121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Behin betiko onespena, Zangozako Udal Planeko U.E.-13.1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektuari

Zangozako Udalak, 2001eko abuztuaren 30eko osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea Zangozako Udal Planeko U.E.-13.1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Carpintería y Muebles Villacampa, S.L.k aurkeztua, Enrique Ayechu eta Andrés Caballero arkitektoek 2001eko apirilaren 9ko datarekin prestatutako proiektuaren arabera eta ondoko determinazioekin:

-Unitateko zoladura, Llano Realeko bideko frontean, eginen da Udal Planak proposatzen duen espaloi lerroraino, unitateko planoetan baitago, eta ez da mugatuko sortzen den lurzatiko fronteko 3 metroetara.

-Saihesbidearekin mugakide den alde libreak azalerako tratamendua izanen du, gutxienez ere 3 metro zabal, oinezkoak ibiltzeko lekua emanen duena.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zangozan, bi mila eta bateko irailaren hiruan. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: a0109317