121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Hasierako onespena, Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE-1 + UE-2 exekuzio unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuen eta jarduketa oinarrien proiektuari

Zangozako Udalak, 2001eko abuztuaren 30ean egindako osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE-1 + UE-2 exekuzio unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak, Cisa Navarra, S.A. enpresak aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

2. Erabaki hau jakinaraztea jarduketa sistemak ukituriko jabe erregistratuei, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, jakinarazpena egiten denetik hamabost eguneko epean.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 156. artikuluan eta Lege hori garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen 85/1995 Foru Dekretuko 71. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi mila eta bateko irailaren hiruan. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: a0109316