121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Behin betiko onespena, Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE-1 + UE-2 exekuzio unitatearen mugapenaren aldaketari, eta unitate horri dotazioetarako lurzoruak atxikitzeari

Zangozako Udalak, 2001eko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko egungo UE-1 eta UE-2 exekuzio unitateak hartuko dituen exekuzio unitate berriaren mugapena, Promociones Cisa Navarra, S.A. enpresak aurkeztua, eta dotazioetarako lurzoruak atxikitzea, hasiera batez aurkeztu dokumentazioaren eta 2001eko abuztuaren 12an ekarritako dokumentazio osagarriaren arabera.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zangozan, bi mila eta bateko irailaren hiruan. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: a0109314