121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U B I E T A

Lehiaketa publikoa, Zubietako errotan dagoen ekomuseoko instalazioen ustiapen zerbitzua emateko

Zubietako Udalak, 2001eko abuztuaren 3an egindako Osoko Bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikora dei egitea, Zubietako errotan dagoen ekomuseoko instalazioen ustiapen zerbitzua emateko, baldintza hauetan:

Kontratuaren iraupena: urtebetea, zortzi urteraino luzatzen ahal dena.

Behin-behineko fidantza: 50.000 pezeta.

Proposamenak aurkezteko leku eta epea: Udaletxeko idazkaritzan, goizeko 9etatik 11k bitartean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeigarren egun balioduneko goizeko hamaikak baino lehen.

Beste baldintzak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan aipatzen direnak. Plegua interesatuen esku dago Udaletxeko idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 11k bitartean.

Zubietan, bi mila eta bateko abuztuaren zortzian. Alkatea, Venancio Baleztena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: A0108561