121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

271/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 1ekoa, María de las Mercedes Palencia Alacid andrea Iruñeko lehenbiziko Jabetza Erregistroko erregistratzaile izendatzen duena.

2001eko uztailaren 10ean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak emandako Ebazpenaren bitartez (2001eko uztailaren 16ko "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitaratua), zenbait notariotzatan hutsik zeuden jabetza erregistratzaileen lanpostuetarako lehiaketa iragarri zen. Horietako bat Iruñekoa da.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluak dioenaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan lan egin behar duten jabetza erregistratzaileen izendapena egitea.

Agindu hori betetzearren, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari aipatu lehiaketaren espedientea bidali dio.

Hortaz, Lege Hipotekarioari buruzko Legeko 284. artikuluan eta haren Erregelamenduko 513. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezko da Foru Komunitate honetan hutsik zegoen lanpostua bete behar duen izangaiaren izendapena egitea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urriaren bateko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-María de las Mercedes Palencia Alacid andrea Iruñeko lehenbiziko Jabetza Erregistroko erregistratzaile izendatzea.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0110164