121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko abuztuaren 14an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-3307 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Gregorio Equiza Campos jaunak jarri zuen, zirkulazioko arauen aurkako arau- haustea egiteagatik ezarri zen zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (2859/01 zenbakia duen udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburu jauna: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamalauan.

Jaso da 01-3307 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori Gregorio Equiza Campos jaunak jarri zuen, zirkulazioko arauen aurkako arau-haustea egiteagatik ezarri zen zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (2859/01 zenbakia duen udal espedientea).

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzentzeko, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

1.-Idatziz adieraz dezala zein den bere helbidea, jakinarazpenak egitearen ondoreetarako.

2.-Auzitegi honi igortzea errekurritu den ebazpen edo erabakia (2859/01 zenbakidun udal espedientea).

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1. artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko abuztuaren 13an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-3202 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Oliver Yerro Yerro jaunak jarri zuen, zirkulazioko arauen aurkako arau- haustea egiteagatik ezarri zen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 2001eko martxoaren 19ko ebazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburu jauna: Roberto Rubio Torrano jauna.

01-3202 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamahiruan.

Jaso da 01-3202 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori Oliver Yerro Yerro jaunak jarri zuen, zirkulazioko arauen aurkako arau-haustea egiteagatik ezarri zen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 2001eko martxoaren 19ko ebazpenaren aurka.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzentzeko, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

Idatziz adieraz dezala zein den bere helbidea, jakinarazpenak egitearen ondoreetarako, eta baita errekurtsogilearen N.A.N. zenbakia ere.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1. artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko abuztuaren 13an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-3259 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Javier Pulgarín Unzu jaunak jarri zuen, zirkulazioko arauen aurkako arau- haustea egiteagatik ezarri zen zehapenari dagokionez Atarrabiako Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (557/00 zenbakia duen udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburu jauna: Roberto Rubio Torrano jauna.

01-3259 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamahiruan.

Jaso da Javier Pulgarín Unzu jaunak jarri zuen errekurtsoa, zirkulazioko arauen aurkako arau-haustea egiteagatik ezarri zen zehapenari dagokionez Atarrabiako Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (557/00 zenbakia duen udal espedientea).

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzentzeko, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

Idatziz adieraz dezala zein den bere helbidea, jakinarazpenak egitearen ondoreetarako, eta baita errekurtsogilearen N.A.N. zenbakia ere.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1. artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko ekainaren 6an emandako 888 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 00-4309 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Francisco Javier Montenegro Astráin jaunak jarri zuen, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidez erreklamatuz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an eman zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka (10188/99 zenbakiko udal espedientea). Hona ebazpen-probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"888 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua:: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren seian.

00-4309 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Francisco Javier Montenegro Astráin jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidez erreklamatuz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an eman zuen premiamenduzko- probidentziaren aurka (10188/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Errekurtsogileak instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aipatu Foru Dekretuaren 16.1. artikuluan ezarritakoaren indarrez, "Alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko."

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du:

Lehenengoa.-Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga zati baten bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Iruñeko Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko uztailaren 16an emandako 1.085 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-1417 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Migel Angel Gordobil Gallego jaunak jarri zuen, sendoketa edo errauspen obrak egiteko proiektu teknikoa aurkezteko eskatuz Berbinzanako Udalak 2000ko urriaren 18an eman zuen ebazpenaren aurka jarri duen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Udal beraren ebazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.085 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hamaseian.

Migel Angel Gordobil Gallego jaunak etendura eskatu du aurkeztu duen 01-1417 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoan, hain zuzen ere sendoketa edo errauspen obrak egiteko proiektu teknikoa aurkezteko eskatuz Berbinzanako Udalak 2000ko urriaren 18an eman zuen ebazpenaren aurka 2001eko otsailaren 15ean jarri duen birjarpenezko bere errekurtsoan.

Egitatezko aurrekariak.

1.-2001eko martxoaren 19an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen, sendoketa edo errauspen obrak egiteko proiektu teknikoa aurkezteko eskatuz Berbinzanako Udalak 2000ko urriaren 18an eman zuen ebazpenaren aurka 2001eko otsailaren 15ean jarri duen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurka, eta errekurtsoan aurkatutako egintzaren betearazpena eteteko eskatu zen.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 339.1 artikuluak ezarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aurkezteak ez duela berekin ekarriko aurkatutako egintza edo erabakiaren betearazpena etetea; artikulu bereko bigarren lerrokadak erantsi zuen "gora jotzeko errekurtsoa izapidetzen den bitartean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ezin izanen duela haren xede diren egintzak edo erabakiaren betearazpena eten". Xedapen hori hitzez hitz errepikatzen da Lege gorren garapenerako Erregelamenduaren 8. artikuluan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuan horri ematen zaion idazkuntzaren arabera. Azaldutakoa ikusita, Auzitegiak ez ditu egintza horren betearazpena eteteko behar diren eskurantzak.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Deklaratzea ezin zaiola aurkatutako egintzaren betearazpena eteteko eskariari baiezkoa eman, gora jotzeko errekurtso honetan errekurtsogileak eskatzen duen bezala.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. María Asunción Erice. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko abuztuaren 27an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-3342 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Fernando Elías Eguaras jaunak jarri zuen, zirkulazioko arauen aurkako arau-haustea egiteagatik ezarri zen zehapenari dagokionez Barañaingo Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (228/01 zenbakia duen udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburu jauna: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian.

Jaso da 01-3342 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori Fernando Elías Eguaras jaunak jarri zuen, zirkulazioko arauen aurkako arau-haustea egiteagatik ezarri zen zehapenari dagokionez Barañaingo Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (228/01 zenbakia duen udal espedientea).

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzentzeko, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

1. Idatziz adieraz dezala zein den bere helbidea, jakinarazpenak egitearen ondoreetarako, eta baita errekurtsogilearen N.A.N. zenbakia ere.

2. Auzitegi honi igortzea errekurritu den ebazpen edo erabakia (228/01 zenbakidun udal espedientea).

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1. artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko uztailaren 25ean emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 00-0662 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Tomás Olaverri Villanueva jaunak jarri zuen, txahalaren okela txikituaren laginean gehigarri eta txerriki gehiegi aurkitzeagatik ezarri zen zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Ingurugiro eta Sanitateko zinegotzi eskuordetuak 1999ko abenduaren 23an eman duen ebazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburu jauna: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita bostean.

Jaso da 00-0662 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori Tomás Olaverri Villanueva jaunak jarri zuen, txahalaren okela txikituaren laginean gehigarri eta txerriki gehiegi aurkitzeagatik ezarri zen zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Ingurugiro eta Sanitateko zinegotzi eskuordetuak 1999ko abenduaren 23an eman duen ebazpenaren aurka.

Errekurtsogileak ez du bete Lehendakaritza honen 2000ko uztailaren 27ko Probidentzian ezarri dena. Hori 2000ko abuztuaren 1ean jaso zuen.

Ebatzi dut: Berriz ere agindeia egitea Tomás Olaverri Villanueva jaunari, honako probidentzia honen jakinarazpena egingo den egunaren biharamunetik zenbatuko den hiru egun balioduneko epearen barruan adierazi duen idazkia berrets dezan, edo idatziz adieraz dezala berretsi egiten duela.

Ohartarazten zaio adierazi den epe horretan horrela egin ezean jarri duen gora jotzeko errekurtsoari uko egin diola ulertuko dela eta jarduketa hauek artxibatzeko agindua emanen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko uztailaren 17an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-3015 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Juan Pedro Nieto Navarro jaunak jarri zuen, betearazpidetzako erreklamazio bati dagokionez Betearazpidetzako Agentziaren jakinarazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburu jauna: Roberto Rubio Torrano jauna.

01-3015 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hamazazpian.

Jaso da Pedro Nieto Navarro jaunak jarri duen gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori betearazpidetzako erreklamazio bati dagokionez Betearazpidetzako Agentziaren jakinarazpenaren aurkakoa da.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzentzeko, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

Errekurritu den Betearazpidetzako Agentziaren jakinarazpena.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1. artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko uztailaren 18an emandako 1.112 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-2913 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Alexandre Fernandes jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatuz Iruñeko Udalak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka (32366/00 zenbakia duen udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.112 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua:: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hemezortzian.

Alexandre Fernandes jaunak etendura eskatu du aurkeztu duen 01-2913 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoan, hain zuzen ere trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatuz Iruñeko Udalak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamenduzko-probidentziaren aurkakoan (32366/00 zenbakia duen udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko ekainaren 25ean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatuz Iruñeko Udalak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka (32366/00 zenbakia duen udal espedientea), eta errekurtsoan aurkatutako egintzaren betearazpena eteteko eskatu zen.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 339.1 artikuluak ezarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aurkezteak ez duela berekin ekarriko aurkatutako egintza edo erabakiaren betearazpena etetea; artikulu bereko bigarren lerrokadak erantsi zuen "gora jotzeko errekurtsoa izapidetzen den bitartean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ezin izanen duela haren xede diren egintzak edo erabakiaren betearazpena eten". Xedapen hori hitzez hitz errepikatzen da Lege gorren garapenerako Erregelamenduaren 8. artikuluan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuan horri ematen zaion idazkuntzaren arabera. Azaldutakoa ikusita, Auzitegiak ez ditu egintza horren betearazpena eteteko behar diren eskurantzak.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Deklaratzea ezin zaiola aurkatutako egintzaren betearazpena eteteko eskariari baiezkoa eman, gora jotzeko errekurtso honetan errekurtsogileak eskatzen duen bezala.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2001eko abuztuaren 13an emandako 1.183 zenbakiko ebazpen-probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-3214 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, José Zaragüeta Belzunegui jaunak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 29an eman zuen ebazpenaren aurka (1073/00 zenbakia duen udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.183 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua:: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamahiruan.

José Zaragüeta Belzunegui jaunak etendura eskatu du aurkeztu duen 01-3214 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoan, hain zuzen ere debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 29an eman zuen ebazpenaren aurkakoan (1073/00 zenbakia duen udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak.

1.-2001eko ekainaren 19an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 29an eman zuen ebazpenaren aurka (1073/00 zenbakia duen udal espedientea), eta errekurtsoan aurkatutako egintzaren betearazpena eteteko eskatu zen.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 339.1 artikuluak ezarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aurkezteak ez duela berekin ekarriko aurkatutako egintza edo erabakiaren betearazpena etetea; artikulu bereko bigarren lerrokadak erantsi zuen "gora jotzeko errekurtsoa izapidetzen den bitartean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ezin izanen duela haren xede diren egintzak edo erabakiaren betearazpena eten". Xedapen hori hitzez hitz errepikatzen da Lege gorren garapenerako Erregelamenduaren 8. artikuluan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuan horri ematen zaion idazkuntzaren arabera. Azaldutakoa ikusita, Auzitegiak ez ditu egintza horren betearazpena eteteko behar diren eskurantzak.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Deklaratzea ezin zaiola aurkatutako egintzaren betearazpena eteteko eskariari baiezkoa eman, gora jotzeko errekurtso honetan errekurtsogileak eskatzen duen bezala.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria".

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren seian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0109564