121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA MERKATARITZA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Jakinarazpen ediktua.

Jakinarazten du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean, 20.185 zenbakiko espedientea izapidatzen ari dela (28.000 zenbakiko eskabidea), esperientziarik gabeko tituludunak kontratatzeko laguntzen eskaerari buruzkoa, Estructuras Iruña S.A.L. enpresak aurkeztua. Espediente horri loturik, 2001eko ekainaren 26an ebazpen hau eman zen:

"2189 EBAZPENA, 2001eko ekainaren 26koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Estructuras Iruña S.A.L. enpresari esperientziarik gabeko tituludunak kontratatzeko emandako dirulaguntzaren zati bat deuseztatzen duena.

EGITATEZKO AURREKARIAK

1. 1998ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez, Estructuras Iruña S.A.L. enpresari 75.000 pezetako dirulaguntza eman zitzaion Río Rodríguez, Isabelino kontratatzeagatik, uztailaren 20ko 259/1992 Foru Dekretuan (ekainaren 21eko 240/99 Foru Dekretuak aldatuan) ezarritakoari jarraikiz.

2. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak lortutako informazioaren arabera, langile hark, 1998ko maiatzaren 6an kontratatu eta gero, bere borondatez baja eman zuen 1999ko martxoaren 31n.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1. Gai hau aztertu eta ebazteko eskumena Zuzendaritza-Kudeatzailetza honi dagokio, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

2. Uztailaren 20ko 259/92 Foru Dekretuak 23.2 artikuluan ondokoa ezartzen du:

"Dirulaguntza jaso duen kontratuaren bidez harturiko langileak enpresa horretan lan egiteari uzten dion gainerako kasuetan, Departamentuak eskatuko du itzul dadila ordaindutako dirulaguntzaren eta hilabete bakoitzarengatiko hainbanakoa langile horrek enpresan egin dituen hilabeteez biderkatuta ateratzen den zenbatekoaren arteko diferentzia,...".

3. Aipatu diren gertaera eta datuekin bat, eta kontuan harturik aipatu berri den foru araudiko artikuluan horri buruz ezarritakoa, bidezkoa da emandako laguntzaren zati bat deuseztatzea, horretarako eskubidea desagertu baita, azaldu diren arrazoien arabera.

Ikusirik aipaturiko legezko aginduak eta oro har aplikatu beharreko gainerakoak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ebatzi du:

1. Deuseztatzea Beriaingo Estructuras Iruña S.A.L. enpresari (A31596687 IFZ/NAN) 1998ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez emandako dirulaguntzaren zati bat, 6.250 pezeta hain zuzen. Kopuru hori enpresak jasotako dirulaguntzaren (75.000 pezeta) eta langileak segituz gero enpresak jaso beharko zuenaren (68.750 pezeta) arteko aldea da.

2. Enpresa horrek Nafarroako Ogasunari 6.250 pezeta itzuli beharko dizkio, 2001eko Aurrekontuko 881001-84100-3890-000000 kontusailean sartuz, deuseztapena jakinarazten den egunetik hilabeteko epean.

Jakinarazi bekie Ebazpen hau interesatuei eta Kontu-hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazi ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea."

Eta aipatu entitatea, azken helbide ezaguna Beriaingo Morea Hegoa industrialdeko 92. zenbakian izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari deuseztapenaren ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita seian.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea.

Iragarkiaren kodea: A0109626