121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZAKO DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abuztuaren 10eko 251/2001 Foru Aginduaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"251/2001 FORU AGINDUA, abuztuaren 10ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Ramón Yanez Lamelas jaunari, NAN 15.845.856, Iruñeko Simonena Doktorearen kaleko 8an dagoen Ben-Hur ostatuaren titularra den aldetik, zehapen prozedura irekitzen diona, ikuskizun publiko eta josteta jardueren arautegia ustez hausteagatik.

Iruñeko Udalak, Hiritar Babeseko zinegotzi delegatuak emandako Ebazpenaren bidez, "Ben-Hur" izeneko ostalaritzako establezimentuari Udaltzaingoak beraren aurka egindako salaketa igorri zion. Titularra Ramón Yanez Lamelas jauna da.

Salaketa horrek honako gertaera hauen berri ematen zuen:

2000ko azaroaren 5ean, 4:57an, "Ben-Hur" izeneko establezimentuan, musika aditzen zen, jendeari sartzen uzten zitzaion, kontsumizioak zerbitzatzen ziren eta 30en bat pertsona zeuden barrenean.

Iruñeko Udaleko Hiritar Babes Alorrak Ramón Yáñez Lamelas jaunari "Ben-Hur" izeneko establezimentuaren titular den aldetik, ixteko orduari dagokionez, egindako salaketen ziurtagiria igorri du. Zehapena 2000ko urriaren 3an Alkatetzak emandako Ebazpenaren bidez ezarri zitzaion.

Ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuko 9.2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen arabera larritzat hartzen den arau-hauste bat behin eta berriro egiten duenari 100.001etik 1.000.000 pezeta bitarteko isuna ezarriko zaio, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeko 26. artikuluan aurreikusitako beste zehapen batzuez gain, b) idatz-zatian ezartzen baitu jardueraren etetea edo hartan aritzea debekatzea gehienez ere urtebeteko epean eta c) idatz-zatian, berriz, gehienez ere urtebetez lokala ixtea.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak otsailaren 7an emandako 19/2001 Foru Aginduaren bidez, zehapen espediente administratiboa ireki zen Ramón Yáñez Lamelas jaunaren aurka, aipatu establezimentuaren titularra den aldetik.

Foru Agindu horren jakinarazpen pertsonala egin ezin zenez, Iruñeko Udaleko Ediktuen Oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (45. zk., 2001eko apirilaren 11koa) argitaratu zen, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluari jarraikiz.

Espedientatuak ez zuen alegaziorik aurkeztu eta, hortaz, 2001eko ekainaren 4an, ebazpen proposamena eman zen eta bertan adierazi salatutako egitateak frogatutzat hartzen zirela eta arau-hauste larria direla, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.18 eta 25. artikuluetan eta ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuko 9.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Beraz, espedientatuari 100.000 pezetako isuna jartzea eta lokala 15 egunez ixtea proposatu zen.

Entzunaldiaren tramitean espedientatuak ez zuen proposamen horren aurkako alegaziorik aurkeztu. Hortaz, bidezkoa da, prozedura hau ebaztea, instruktoreak proposaturikoari jarraikiz.

Horrenbestez, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeko 27.1.b)artikuluak eta ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuko 9.2 artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ramón Yáñez Lamelas, (15.845.856 zenbakiko NAN du, "Ben-Hur" izeneko establezimentuaren titular da, Iruñeko Simonena Doktorea kaleko 1ean) zehapen hau ezartzen zaio: 100.000 pezetako isuna (ehun mila), 601,01 euro alegia, eta lokala ixtea 15 egunerako, jendaurreko ikuskizun eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

2. Isunaren zenbatekoa edozein banku edo aurrezki kutxatan sar daiteke, erantsi den ordain-gutunaren bidez Foru Agindu honek bide administratiboan irmo bihurtzen denetik hilabeteko epean. Epe hori bukatzen denean, premiamendu bidez kobratuko da.

3. Foru Agindu hau jakinaraztea Barneko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ramón Y„ñez Lamelas jaunari, zeinari adierazi behar zaion zehapen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpenaren biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluen arabera -urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen-.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamarrean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Kontseilaria, Rafael Gurrea Indurain."

Iragarkiaren kodea: a0109706