121. ALDIZKARIA - 2001eko urriaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Bikote egonkorren Buñuelgo Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza behin betikoz onetsirik

Buñuelgo Udalak Bikote egonkorren Buñuelgo Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza onetsi zuen, hasiera batean, 2001eko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran.

Delako erabakia jendaurrean eduki zen hogeita hamar egun baliodunetan, ediktua Udalaren iragarki oholean eta, ekainaren 18an, 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, delako erabakia betearaziz, aipatu ordenantza behin betikoz onetsitzat jo da eta testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratu behar da.

Buñuelen, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamaikan. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

BIKOTE EGONKORREN BUÑUELGO UDALAREN ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Bikote egonkorren Buñuelgo Udalaren erregistroak administrazio izaera du eta bertan hurrengo artikuluak aipatzen dituen elkartzeak, baita haien iraungitzea ere, inskribatzen ahal dira ordenantza honetan ezartzen diren era eta baldintzetan.

2. art. Ordenantza hau aplikatzerakoan, eta Bikote Egonkorrendako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz, bikote egonkortzat hartuko da bi pertsonaren arteko elkartze libre eta publikoa, ezkontideenaren pareko afektibitate-harreman batean, sexu-joera kontuan izan gabe, baldin eta adinez nagusi badira edo adingabeko emantzipatu, eta zuzeneko lerroan edo alboko lerroan, bigarren mailaraino, odol edo adopzio ahaidetasunik ez badute. Elkartze hori osatzen duten kideek ezin izanen dute bertze pertsona batekin ezkontza-loturarik izan edo bikote egonkorrik osatu.

3. art. Bikoteek, sexu-joera kontuan izan gabe, erregistroan inskribatzeko eskatzen ahal dute, baldin eta haien adostasun libre eta osoarekin aurreko artikuluan azaldutako elkartzeren bat osatzen badute.

Gutxienez, elkartutako kide batek egon beharko du Buñuelgo Udalean erroldaturik, bertan bizi ohi delako.

Halaber, bi kideek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, ez daudela ez ezkonduak ezta inskribatuak ere bikote egonkorren bertze erregistroren batean.

4. art. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa egiteko, bi lagunek batera agertu beharko dute erregistroaz arduratzen den funtzionarioaren aitzinera, haien artean ordenantza honetako 2. artikuluan zehaztutako elkartzeetariko bat osatzen dutela deklaratzeko.

Ez da inskripziorik eginen bikoteko bat emantzipatu gabeko adingabea bada, edo lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaide badira, nahiz alboko lerrotik bigarren maila bitarteko odolkidetasunezko ahaide badira ere.

Bikoteko batek akats edo anomalia psikikorik badu, orduan ere ez da inskripziorik eginen. Horrelakoetan, medikuaren irizpena beharko dute, ordenantza honetako 2. artikuluan zehaztutako elkartzeetariko bat osatzeko gaitasuna aitortzen diena.

Era berean, ukatu eginen da inskripzioa bikoteko bat ezkondua badago, bertze batekin bikote egonkorra osatzen badu edo ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua bada.

5. art. Lehenbiziko idazpena egitean, bikoteak beren arteko elkartzeari buruz adierazten dituen argitasun guztiak agertarazten ahalko ditu. Hitzez hitz idazten ahalko dira elkartutako kideen giza eta ondare harremanak arautzen dituzten hitzarmenak.

Aitzineko lerrokadan aipatutako edukiak geroago ere inskribatu ahalko dira bikoteko biak bertara azaldurik.

Nolanahi ere, elkartzea bukatu edo iraungitzeko oharpenak egiteko aski izanen da kide bakar batek hala eskatzea.

7. art. Buñuelgo Udalean ordenantza honek eskatutako baldintzei jarraikiz inskribaturik dauden elkartze guztiek ezkontza bidezko elkartzeen tratamendu bera izanen dute, Udalaren eskumenekoak diren gaietan.

8. art. Bikote egonkorren erregistroa Udaleko Idazkaritza Orokorraren kargu egonen da. Inskripzioak eta luzatzen diren ziurtagiriak doakoak izanen dira erabat.

9. art. Aitzineko artikuluetan aipatzen diren inskripzioak erregistratzeko Liburu Orokorra erabiliko da. Liburua orri mugigarri, zenbatu eta zigilatuez osatuko da eta irekitzeko eta ixteko eginbideak paratuko dira hasieran eta bukaeran.

10. art. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioak oinarrizko inskripzioaren izaera izanen du eta horren bazterrean geroago Liburu Orokorrean elkartzeari buruz egiten den bertze edozein idazpen agertaraziko da.

11. art. Erregistroak Liburu Lagungarri bat izanen du, inskribatuen deituren arabera ordenaturik, eta bertan adieraziko da Liburu Orokorreko zenbatgarren orrialdean dauden haiekin zerikusia duten oharpenak.

12. art. Erregistroaren publizitaterako modu formala idazpenen ziurtagirien luzapena izanen da, bikoteko edozein kidek, epaileek edo auzitegiek hala eskatu ondoren. Erregistrora jotzeko, horren inguruan indarrean diren arau orokorrei jarraituko zaie.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Ordenantza honen berrikuspena eginen da legegintzako aldaketarik sortzen bada gai honen inguruan.

I. ERANSKINA

Buñuelgo Udaleko idazkaritzan, Idazkaritza Orokorraren bulegoan, halako egunean: .................., honako hauek agertu gara:

Izena: ........, jaioterria: ............, helbidea (erroldakoa): ............, adinez nagusia (edo adingabe burujabe, horren agiria aurkezten baitugu) NAN zenbakia: ..........., eta

Izena: ............, jaioterria: ..........., helbidea (erroldakoa): ................, adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu) NAN zenbakia: .......

Eta honako hau azaldu nahi dugu:

Udal honetako erregistroan ezkondu gabeko bikote egonkor gisa inkriba gaitzatela nahi dugula, horri buruzko ordenantzaren arabera, eta horretarako,

Ondokoa adierazten dugu:

Lehenbizi.-Aipatu ordenantzan aurreikusitako bizikidetasuna dela eta, gure helbidea honako hau izanen dela: ............ Oharra: oroitarazi behar zaio ........ jaun/andreari T.A.O.L.aren 15. artikuluari jarraikiz, erroldatu beharra duela ohiko bizilekuko udalerrian.

Bigarren.-Ez gaudela gu biok ezkontzaren bidez lotuak, ez eta gutako inor bertze inorekin ere.

Hirugarren.-Gure artean ez dela lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaidetasunik, ez eta alboko lerrotik bigarren maila bitarteko ahaidetasunik ere.

Laugarren.-Gutako inork ez duela akats edo anomalia psikikorik, ez eta elkartzeko inolako ezgaitasunik ere.

Borzgarren.-Nahi dugula/Ez dugula nahi gure arteko giza nahiz ondare mailako harremanen gaineko hitzarmenak erregistroan inskribatzea.

Seigarren.-Baimena ematen dugula Buñuelgo Udal Erroldako datuak egiaztatzeko.

Eta zin egiten dugu gutako inor ez dagoela inskribatua ez Buñuelgo erregistroan ez maila eta xede bereko inongo herritako erregistroan ere.

Horrenbertzez,

Buñuelgo Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroan inskriba gaitzatela eskatzen dugu.

(Sinadura) ....................... (Sinadura) .......................

II. ERANSKINA

Buñuelgo Herriko Etxean, halako egunean ............. honako hauek agertu gara:

Izen-abizenak: ......................, N.A.N.: ............, eta

Izen-abizenak: ......................, N.A.N.: ...............

Eta ezkondu gabeko bikote egonkorren Udal Erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan zehaztutakoarekin bat, adierazten dugu gure arteko bikote egonkorra bukatutzat edo iraungitzat eman nahi dugula, izan ere horrelaxe inskribatuta baikaude aipatu Udalaren erregistroan.

Horiek horrela, eskatzen dugu bukatutzat edo iraungitzat eman dezazuela elkartzearen inskripzioa.

(Sinadura) ....................... (Sinadura) .......................

Iragarkiaren kodea: A0109431