III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZIZUR NAGUSIA
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatu epean bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Luis Antonio Musso Tico. Jarduera: garajea (paratzea). Tokia: Zabalgain, 17-19.
Zizur Nagusian, bi mila eta bateko irailaren hogeita batean. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: a0110045