III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L I Z A R R A
Alkatetzaren Dekretua
Josefina Bozal Bozal Lizarrako Udaleko alkate udalburua naizen honek, Lizarrako udalerritik kanpo egonen naizenez 2001eko abuztuaren 26tik irailaren 24ra arte, biak barne, ondotik datorren ebazpena eman dut, hori guztia Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Administrazio Publikoen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduko 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan eta Udalaren A.F.E.an xedatutakoari jarraikiz.
Ebazpena:
1. Rafael Beitia Vicuña alkateordea eskuordetzea, alkatetzaren eginkizun guztietan nire ordez aritzeko, 2001eko abuztuaren 26tik irailaren 2ra arte, biak barne.
2. Ebazpenaren berri ematea Udalbatzari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
Horrela dekretatu, agindu eta sinatu du Josefina Bozal Bozal alkateak.
Lizarran, bi mila eta bateko abuztuaren hiruan. Alkatea, Josefina Bozal Bozal. Idazkaria sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0109149