118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau aditzera ematen zaio Bachir Bouzide salatuari, azken helbide ezaguna San Salvador kalea, 4-6.-D, Burlatan baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra, hau da, urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua, hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak 395/2001 zehapen espedientea izapidatu duela.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2001eko ekainaren 14an, 14:10ak inguruan, salaketa paratu zitzaion NA-3856-AC ibilgailuari, toki debekatu eta behar bezala seinalizatu batean aparkatzeagatik, Ardantzeko kaleko 4an, eta hori arau-hauste larria da 13/92 E.D.aren 91. artikuluaren ariora.

Bachir Bouzide interesatuari kargu plegua igorrita, Ardantzeko kalea, 4-6. D, Burlatan baitu helbidea, alegazioak aurkeztu zituen moduz eta tenorez, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen, zeren eta uste baita toki debekatu eta behar bezala seinalizatu batean aparkatzea argi-argiki tipifikatua eta debekatua dela 13/92 Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorrean.

Hala ere, aurkeztu alegazioak hein batean onartu dira, jardun duen udaltzainaren txostena ikusirik.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluak 68.2 artikuluarekin bat xedatzen duenari jarraikiz, alkateari 5.000 pezetako zehapena proposatuko zaio, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, bere alde komenigarri juzgatzen dituen alegazioak aurkezteko eta probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109110