118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau aditzera ematen zaio Montse Perú Selles salatuari, azken helbide ezaguna Benitorena plaza, 6-4.A, Burlatan baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra, hau da, urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua, hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak 290/2001 zehapen espedientea izapidatu duela.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2001eko maiatzaren 10ean, 9:10ak inguruan, caniche beltz bat aske zebilen eremu publikoan.

Montse Perú Selles interesatuari kargu plegua igorrita, Benitorena plaza, 6-4.A, Burlatan baitu helbidea, alegazioak aurkeztu zituen moduz eta tenorez, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen, zeren eta uste baita ezen, salaketa jarri zuen udaltzainak berretsi bezala, zakurra jabearena dela aski ongi frogatua dagoela.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluak 68.2 artikuluarekin bat xedatzen duenari jarraikiz, alkateari 10.000 pezetako zehapena proposatuko zaio, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, bere alde komenigarri juzgatzen dituen alegazioak aurkezteko eta probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109109