118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau aditzera ematen zaio Francisco Moreno Vidal salatuari, azken helbide ezaguna Atarrabiako etorbidea, 84-4.C, Iruñean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra, hau da, urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua, hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak 363/2001 zehapen espedientea izapidatu duela.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2001eko maiatzaren 18an, 5:08ak inguruan, salaketa paratu zitzaion NA-5972-AV ibilgailuari, zirkulazio istripu bat eragin eta gaztigurik eman ez zuelako, Atarrabiako etorbidean, Iturrondo eta Mugazuri poligonoetan, eta hori arau-hauste larria da 13/92 E.D.aren 129.2 artikuluaren ariora.

Francisco Moreno Vidal interesatuari kargu plegua igorrita, Atarrabiako etorbidea, 84-4.C, Iruñean baitu helbidea, alegazioak aurkeztu zituen moduz eta tenorez, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen, zeren eta uste baita istripuren batean nahasirik egon eta laguntzarik ez ematea, kalteak galarazi, zirkulazioaren segurtasuna berriz bermatu eta gertakariak argitzeko, argi-argiki tipifikatua eta debekatua dela 13/92 Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorreko 129. artikuluan.

Bertzalde, salaketa jarri zuen udaltzainak berretsi du istripuak kalteak eragin zituela seinalizazio horizontalean, eta udaltzainek kendu behar izan zutela, zu han ez zinelako.

Horrez gain, istripua 5ak inguru gertatu zen eta 13ak arte ez zenuen horren berri eman, familiako baten bidez jakinaraziz.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluak 68.2 artikuluarekin bat xedatzen duenari jarraikiz, alkateari 50.000 pezetako zehapena proposatuko zaio, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, bere alde komenigarri juzgatzen dituen alegazioak aurkezteko eta probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109108