118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau aditzera ematen zaio José Antonio Collado Suárez salatuari, azken helbide ezaguna Kanalea kalea, 20-1.A, Orvina 2. multzoan baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra, hau da, urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua, hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak 363/2001 zehapen espedientea izapidatu duela.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2001eko ekainaren 5ean, 16:45ak inguruan, salaketa paratu zitzaion O-7679-AT ibilgailuari, gidaria barnean egonik busen geralekuan aparkatzeagatik, autobusa bidaiariak geralekutik kanpo hartzera behartuz eta trafikoa geldiaraziz, Kale Nagusiko 37 bisean, eta hori arau-hauste larria da 13/92 E.D.aren 91. artikuluaren ariora.

José Antonio Collado Suárez interesatuari kargu plegua igorrita, Kanalea kalea, 20-1.A, Orvina 2. multzoa, Iruñean baitu helbidea, alegazioak aurkeztu zituen moduz eta tenorez, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen, zeren eta uste baita bus geralekuan aparkatzea argi-argiki tipifikatua eta debekatua dela 13/92 Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorrean

Bertzalde, udaltzainak berretsi du salaketa jarri zuela ikusterakoan ezen hiri garraioko autobus artikulatu batek trafikoa erabat geldiarazten zuela geraleku erreserbatuan sartzerik izan ez zuelako.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluak 68.2 artikuluarekin bat xedatzen duenari jarraikiz, alkateari 16.000 pezetako zehapena proposatuko zaio, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, bere alde komenigarri juzgatzen dituen alegazioak aurkezteko eta probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109107