118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau aditzera ematen zaio José Ignacio Errandonea Goñi salatuari, azken helbide ezaguna Santa Bizenta Maria kalea, 1-5.A, Iruñean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra, hau da, urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua, hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak 285/2001 zehapen espedientea izapidatu duela.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2001eko maiatzaren 10ean, 00:25ak inguruan, salaketa paratu zitzaion NA-8180-AN ibilgailuari, debekaturiko bira egiteagatik lerro jarrai baten gainetik, Bentetako Ingurubideak Auzalor kalearekin bat egiten duen tokian, eta hori arau-hauste larria da 13/92 E.D.aren 132. artikuluaren ariora.

José Ignacio Errandonea Goñi interesatuari kargu plegua igorrita, Santa Quiteria kalea, 1-5. A, Iruñean baitu helbidea, alegazioak aurkeztu zituen moduz eta tenorez, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen, zeren eta uste baita bira debekatu bat egitea lerro jarraia zapalduz eta trafikoa bideratzeko babesgune bat eskuinalden utziz argi-argiki tipifikatua eta debekatua dela 13/92 Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorreko 132. artikuluan, 2. idatz-zatiko 43. artikuluarekin bat.

Bertzalde, salaketa paratu zuen udaltzainak berretsi du erregelamenduaren kontrako maniobra egiten ikusi zuela.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluak 68.2 artikuluarekin bat xedatzen duenari jarraikiz, alkateari 16.000 pezetako zehapena proposatuko zaio, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, bere alde komenigarri juzgatzen dituen alegazioak aurkezteko eta probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109106