118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Zehapenen jakinarazpena

Trafiko, Bide Segurtasun eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Altsasuko Udaleko idazkariak eman dituen zehapen ebazpenak, ondoko zerrendan ageri direnak, eta dagozkien zehapenak jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Ibilgailuaren titularra: José María Guembe Torrecilla. Matrikula: NA-4334-S. Espedientea: 1719/2001. Artikulua: 132.1. Tokia: Santokristo Plazako irteera. Eguna: 2001-06-08. Zenbatekoa: 10.000 pezeta.

Ibilgailuaren titularra: Olga Ibáñez Parra. Matrikula: NA-0322-BC. Espedientea: 1329/2001. Artikulua: 132.1. Tokia: San Juan kalea, 26. Eguna: 2001-05-28. Zenbatekoa: 10.000 pezeta.

Ibilgailuaren titularra: Jesús Lecea Beraza. Matrikula: ziklomotorea. Espedientea: 1982/2001. Artikulua: 118. Tokia: Isidoro Melero kalea. Eguna: 2001-03-05. Zenbatekoa: 10.000 pezeta.

Isuna, irmo egin eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 10 egun balioduneko epean, interesatuak isuna % 50 merkeago ordaindu ahalko du.

Modu batean nahiz bestean, isuna Altsasuko Udaleko bulegoetan ordaintzen ahalko da, edo posta-igorpenaren bidez, bertan zehatuaren izena, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia agertaraziz.

Zehapen horiek ezartzearen kontra honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Altsasun, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian. Alkatea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0109101