118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

E D I K T U A

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen den ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira jakinarazpen hauek:

Jabea: Eduardo Oraa López. Matrikula: SS-7489-V. Eguna: 01-11-27.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ibilgailua ez bada dagoen tokitik kentzen, hots, Geltokiko kaleko biribilgunetik, z.g., Udalak kendu eta altxatuko du. Hamabost eguneko epean Udalaren biltegitik ateratzen ez bada, eremu publikotik kendu eta gordetzeko tasak ordainduta, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Altsasun, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0109099