118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

01-0837 gora jotzeko errekurtsoa Legearen araberako jakinarazpena aurkitu gabeko interesatuentzat

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, bi mila eta bateko uztailaren lauan, ebazpen hau eman zuen:

"Belosogoitiko A eremuko Konpentsazio Batzordeak 01-0837 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udalak 2000-X-19an hartu ebazpenaren aurka, Belosogoitiko A eremua urbanizatzeko proiektuaren espedientea tramitatu eta ebazteko tasak zirela eta. Errekurtso horri buruzko idazkia zein agiriak jasota, ondokoa ebatzi dut:

1. Aipatu Auzitegiari igortzea errekurtsoaren gaineko udal espedientearen kopia, ebazpen honen hirugarren puntuan epea emateko aipatzen diren aldaketak eta guzti.

2. Aurkeztutako errekurtsoaren gaineko udal txostena edo alegazioak onestea, aurreko puntuan aipatu agiriekin batera igortzeko.

3. Espedientean ageri diren interesatuei ebazpen honen berri ematea, eta hamar egun balioduneko epea ematea Auzitegira ager daitezen".

Espedientean ageri diren interesatuak:

-Margarita Beunza Mina andrea.

-Jesús Lizarraga Jauregui jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zortzian. Jarduneko alkatea, José Ignacio Labiano Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0109097