118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R O N T Z E

Udal Planaren hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2001eko abuztuaren 16an egindako bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

1.-Hasiera batez onestea Orontzeko hirigintzako antolamendurako Udal Plana.

2.-Jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 115.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Planeko agiriak Orontzeko Udalean daude, interesatuen eskura.

Orontzen, bi mila eta bateko abuztuaren hogeian. Alkate udalburua, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: a0109066