118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A N A

Bake epaile titularraren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5. artikuluan xedatutakoa betetzeko, deialdi publikoa iragartzen da udalerri honetako bake epaile titularraren kargua betetzeko. Hamabost egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, legezko baldintzak bete eta hautatuak izateko interesa dutenek eskabidea aurkez dezaten Lanako Udalean edo Bake Epaitegian.

Lanan, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita bian. Alkatea, Pedro Piérola García.

Iragarkiaren kodea: a0109065