118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

2001eko aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsita

Azkoiengo Udalak, osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontuko aldaketa hauek:

2001-05-30eko bilkura. Kreditu gehikuntza: 4523-62100. Patinajeko pista, 2.000.000 pezeta.

2001-06-27ko bilkura. Kreditu berezia: 4523-62501. Belarra mozteko makina, 812.000 pezeta.

2001-07-25eko bilkura. Kreditu gehikuntza: 4321-60101. San Miguel plaza urbanizatzea, 2.100.000 pezeta.

2001-07-25eko bilkura. Kreditu gehikuntza: 45310-622. Zezen plazako eta entzierroko hesiak, 1.500.000 pezeta.

Kreditu berezia: 4321-60100. San Miguel plazako haurrendako parkea, 1.500.000 pezeta.

2001-08-16ko bilkura. Kreditu gehikuntza: 4521-625. Udalaren igerilekuak berritzea: 14.150.555 pezeta.

Hori guztia, 2000ko diruzaintzako gerakinetik (87000) finantzatua, 22.062.555 pezetarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan Udaleko idazkaritzan, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Azkoienen, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita bian. Alkate udalburua, Jesús H. Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0109058