118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

J A U R R I E T A

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Jaurrietako egungo bake epailearen eta bere ordezkoaren kargualdiaren amaiera hurbil baita, deialdi publikoa iragartzen da, interesa duten guztiek eskabidea aurkez dezaten Udal honetan. Eskabidean adierazi beharko dute betetzen dituztela Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan aipatzen diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.

Eskabideak aurkezteko epea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamaborzgarren egun baliodunean bukatuko da, eguerdiko hamabietan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Jaurrietan, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita batean. Alkate udalburua, José Gabriel de Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: A0109010