118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko irailaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako laguntzaile tekniko izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2001eko irailaren 3an emandako Ebazpenaren bitartez, onetsi egin du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko errepideetako laguntzaile tekniko izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Hona hemen

O I N A R R I A K

1.-Xedea.

Aditzera ematen da Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikitako errepideetako laguntzaile tekniko izateko 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostuak funtzionario araubidekoak dira, C mailakoak, eta ondoko plantilla zenbakiak dituzte: 1880, 1882, 1898, 1899, 2163 eta 6488.

Lanpostu hutsak hautatzeko egintzan, deialdiaren 11. oinarrian aipatzen baita, aurreko lanpostuen ordez jarri ahalko dira organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sarturiko aldaketengatik bidezko direnak.

2.-Lanpostu hutsen gehikuntza.

Deialdi honetako lanpostu kopurua geroago handitu ahalko da epaimahai kalifikatzaileak lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa, deialdia egin duen organoari igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuekin.

Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: bertan hasieratik sartutakoak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen gehikuntzaren ondoriozkoak, bai eta lehiaketan lanpostu berria lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.

Lehiaketan lanpostua lortutako izangaiek duten izendapena eta deialdiko postuaren izena bat ez datozenean, izendapenak hartuko du azken horren izena, lanpostu berriaren jabetza hartzen denean. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik geratu eta berriro lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena ere aldatuko da.

3.-Arau aplikagarriak.

Lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hura garatu eta betearazteko lanpostuak betetzeko azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an emaniko 130/1998 Foru Dekretuak, eta deialdiaren oinarriek.

4.-Betebeharrak.

Indarra duten legezko xedapenekin bat, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lanpostuaren jabetza hartzen dutenean hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C maila edo taldekoa izatea.

c) Errepideetako laguntzaile teknikoaren lanpostu baterako izendatua izatea.

Lanpostua gorderik izan gabe, nahitaezko edo borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta, horrela, jarduneko zerbitzuan sartuko dira berriz, lanpostuaren behin betiko adjudikazioarekin.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, lekualdatze lehiaketa honetan deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartu ahalko dute.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.-Lansariak.

Lekualdaketaren xede diren langileek, indarra duten xedapenek esleitzen dieten soldata jasoko dute.

6.-Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokorrean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio (Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan jasotzen ahal da, Karlos III.a, 2, atalondoan) eta bertan, izangaiek adierazi beharko dute, kasu bakoitzean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabidea aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izango da.

b) Orobat, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztiak frogatzen dituzten agiriak, behar bezala kautotuak, erantsiko dira.

7.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du eta adieraziko hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela eta akatsik izanez gero, horiek zuzentzeko aukera izanen dutela.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Izangai bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea amaiturik eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak baztertuen eta onartuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du.

8.-Epaimahaiaren osaera.

Lehiaketa kalifikatzeko Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Jesús González Albero jauna, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: José Luis Echávarri Arraiza jauna, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikideak:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

-Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

-2. Jesús Ignacio Ilundáin Suquía jauna, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Telekomunikazio Zerbitzuen Araubide Tekniko Administratiboaren atalburua, idazkari lanetan arituko dena.

-Ordezkoa: María Eugenia Saragüeta Urtasun andrea, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Araubide Juridikoaren atalburua.

9.-Merezimenduen kalifikazioa.

Alegatu eta justifikatutako merezimenduak Epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu honako honi atxikitako baremoaren arabera.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta egiaztatuko dira izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarendako adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

Lehiatzaileen puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, Administrazio Publikoetan antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Horrela ere berdinketak irauten baldin badu, lehiatzaile zaharrenaren alde ebatziko da.

Epaimahaiak, lehiatzaileek alegatu merezimenduen gainean ohar eta datu osagarriak eska ditzake.

Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, Epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuko Iragarki Oholean izangai bakoitzak lortutako puntuazioa eta bost eguneko epea irekiko du izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

10.-Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera.

Aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, Epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio, eta honek behar den ebazpena emanen duelarik hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

11.-Lanpostu hutsen hautaketa.

Lehiatzaileek lanpostu hutsak aukeratu ahalko dituzte lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak antolatuko duen ekitaldi batean.

Aipatutako epetik kanpo eta behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua hautatzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostuak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12.-Lanpostuak esleitu eta jabetza hartzea.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, dagokion ebazpenaren bidez, lehiaketan egokitu zaizkien lanpostuak esleitu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du.

Lehiatzaileek esleitutako lanpostuak hartu beharko dituzte esleipenari buruzko Ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, Ebazpenean deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko egun bat finkatzen duenean salbu.

13.-Aurkezturiko agiriak.

13.1. Izangaiek eramaten ahalko dituzte aurkezturiko agiriak, espresuki eskatu ondoren, erreklamaziorik edo errekurtsorik aurkeztu ez bada. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, lanpostuak esleitzeko Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabete pasa ondoren.

13.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiek uko egin diotela agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko dute eta agiriak suntsituko dira.

13.3. Erreklamazioa edo ebazpena aurkeztu denean, agiriak gorde eginen dira miatu eta aztertzeko. Erreklamazio edo errekurtsoaren izapidaketak ahalbidetzen duenean eramaten ahalko dira agiriak.

14.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hasita, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hiruan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaera, ................... izateko ..... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, .......eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitara emandakoan, parte hartzekoa.

1.-Datu pertsonalak:

Izen-deiturak:

Noiz eta non jaioa:

N.A.N.:

Helbidea: .............................. P.K.:

Etxeko telefonoa: ...................... Laneko telefonoa:

2.-Datu administratiboak

a) Egoera administratiboa:

Zer lanpostutarako izendaturik dagoen: .........

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako langile estatutupekoa.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Borondatezko eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua.)

b) Egungo destinoa:

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Maila edo sailkatze taldea:

3.-Izenpetzen duenak adierazten du eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela eskabideak aurkezteko azken egunean.

4.-Eskabideari erantsi zaizkio merezimendu alegatuen frogagiriak eta eskaturiko agiriak.

5.-Adierazten du euskararen gaitasuna frogatzeko proba egin nahi duela (*).

Horrenbestez,

Eskatzen du deialdian onar dezatela, eskabide honetan dioen bezala.

Iruñean, .....(e)ko ...........aren ........(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezko denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoei emandako zerbitzuak:

1.-Deialdi honetako lanpostuetan edo antzekoetan, edozein Administrazio Publikotan langile finko bezala egindako zerbitzu urte bakoitzeko: puntu bat.

2.-Deialdi honetako lanpostuetan edo antzekoetan, edozein Administrazio Publikotan aldi baterako langile bezala egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 0,75 puntu.

3.-Deialdi honetakoak ez bezalako lanpostuetan, edozein Administrazio Publikotan langile finko bezala egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 0,25 puntu.

4.-Deialdi honetakoak ez bezalako lanpostuetan, edozein Administrazio Publikotan aldi baterako langile bezala egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 0,20 puntu.

Oharrak:

1. Urte kopurua osoa ez bada, zerbitzu aldiko egunei proportzionalki dagokien puntuazioa jarriko zaie izangaiei.

2. a) atal honetako gehienezko puntuazioa ez da izanen 30 puntutik gorakoa.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, dagokien zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioak zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egindako aldiak, hala nola unitate organiko baten burutza edo zuzendaritzan egindakoak, horietan hasi zen egunean zuen lanpostuan egindako zerbitzu gisa baloratuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1.-Erakunde edo zentro publikoek eta Unibertsitateek prestakuntzarako antolatzen dituzten jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo baliokide (10 irakastordu) bakoitzeko, gehienez 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroen irakastorduen frakzioak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua zehaztu gabe duten ziurtagiriak, kreditu batekoak balira bezala baloratuko dira.

3. Ikasturte bateko iraupena kreditatzen duten agiriak 12 kreditukoak balira bezala baloratuko dira.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko baldintzak betetzen ez dituzten arren, puntuazio berarekin baloratuko dira Administrazioak aginduta edo berak baliozkoturik egiten diren prestakuntza jarduketak, berariaz sartuz horietan Administrazio Publikoen Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen barruan sindikatuek antolatzen dituztenak.

2.-Kongresu edo jardunaldietan txosten edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jasotako lan zientifikoak edo ikerlanak eta aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak: gehienez 2 puntu, Epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoak, ondoko irizpide hauen arabera: lana edo jarduera banaka edo taldeka egin den eta kongresua edo argitalpena zein mailatakoa den (tokikoa, herrialdekoa, nazionala edo nazioartekoa).

3.-Sektore publikoko prestakuntza jarduketak antolatu eta/edo haietan parte hartzea: gehienez puntu bat, haien iraupenaren arabera Epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoak.

b) atal osorako oharrak:

1. Atal honen barruan deialdiko lanpostuari loturiko merezimenduak baloratuko dira bakarrik.

2. b) atal honetan 10 puntu aterako dira gehienez.

Hizkuntzak jakiteagatik gehitutako puntuazioa.

-Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europako Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, 2 puntu gehienez bakoitzeko.

-Euskaraz jakiteagatik, euskaraz jakitea nahitaezkoa ez duten euskal eremuko lanpostuak hartu nahi izanez gero, 2,20 puntu.

Ondorio horietarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukitzeagatik aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko ikasmaila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da eta, euskararen kasuan, hamabiren bat Nafarroako, Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik.

Iragarkiaren kodea: A0109493