118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z A G R A

Zehapenen jakinarazpena

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 25eko 30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren zehatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen ebazpena jakinarazten zaie. Espediente horiek Azagrako Alkatetzak ireki ditu, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea garatzen duen Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espediente zenbakia: 170/00. Izen-abizenak: Uribeetxeberria Azpitarte, Iker. Matrikula: NA-9031-BC. Tokia: Plaza de los Fueros. Eguna: 00-11-21. Ordua: 19:10. Arau- haustea: BSL. 53.1. Pezetak: 5.000.

Espediente zenbakia: 10/01. Izen-abizenak: Burgos López, Andrés. Matrikula: NA-5697-AV. Tokia: Entre-Ríos, 1. Eguna: 01-01-25. Ordua: 10:50. Arau-haustea: BSL. 53.1. Pezetak: 5.000.

Ebazpen horien aurka, bide administratiboan irmoak baitira, errekurtso hauetako bat para daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Sailari edo Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Ohartarazten da epe hori iraganik zehapenen tramitazioak aitzina eginen duela derrigorrezko dirubilketaren bidez ordainarazteko.

Espedienteak Azagrako Udalaren Zehapen Bulegoan daude.

Azagran, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hamaikan. Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: A0109001