118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Bake epailearen eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5. artikuluan xedatutakoa betez, bake epaile eta haren ordezko izateko deialdia iragarri eta 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, legez ezarrita dauden baldintzak betetzen dituzten pertsonek, interesik baldin badute, behar den eskabidea aurkez dezaten Udaletxeko Erregistro Orokorrean.

Hori dena ematen da aditzera, orok jakin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Luzaiden, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita bian. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: A0108998