118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2001eko abuztuaren 6koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Oliba-olioaren Ekoizpenaren Kalitatea Hobetzeko 2001/2002 ekitaldirako Programan bilduriko ekintzetarako laguntzak arautzen dituena.

1999ko martxoaren 10eko Batzordearen 528/1999 EE Erregelamenduan, olioaren ekoizpenaren kalitatea hobetzeko neurriak ezartzen dituen horretan, oliba-olioaren ekoizpenaren kalitatea eta lan horrek ingurumenean duen eragina hobetzeko eskualdeetan egin beharreko ekintzak zehazten ditu. Halaber, 2001eko apirilaren 2ko Batzordearen 673/2001 EE Erregelamenduak elkartekide diren estatuek 2001/2002 ekoizpen-aldian izanen dituzten finantza-mugak zehazten ditu.

Horien ondotik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eta oliba-olioa ekoizten duten autonomi erkidegoek, sektore horrekin lankidetzan, Europako Batasunaren aipatu arautegiarekin bat datorren ekintza-programa bat prestatu dute. Programa horrek 2001eko apirilaren 26ko Agindua EAOn argitaratzearekin batera hartu zuen indarra. Agindu horren bidez, Oliba-olioaren Kalitatea Hobetzeko 2001/2002 ekitaldirako Programa onetsi zen.

Agindu horretako bosgarren artikuluan ezartzen da autonomi erkidegoek kudeatuko dituztela programan biltzen diren ekintzak, olibondoko euliaren kontrol, alerta eta balorazio sistema eta aurreko kanpainetan abian jarritako ikerkuntza programak izan ezik, eta behar bezalako kontrol sistemak aplikatuko dituztela, programako ekintzak egoki egiten direla bermatzeko, hau da, Batzordearen 528/1999 EE Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru Agindu honen xedea da Oliba-olioaren ezaugarriak aztertzeko laborategiak instalatu eta kudeatzeko Europako Batasunak ematen dituen laguntzak Nafarroan eskatu, izapidatu eta emateko arauak ezartzea. Laguntza horiek Oliba-olioaren Ekoizpenaren Kalitatea Hobetzeko Programako VI. Azpiprograman finkatu ziren. Programa hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 2001eko apirilaren 26ko 8356 Aginduaren bidez onetsi zen 2001-2002 ekitaldirako.

2. artikulua. Onuradunak.

Laguntza hauen onuradunak oliba sektorearekin zuzenean loturik dauden elkarte, federazio eta erakundeak izan ahalko dira, Nafarroako Foru Komunitatean badute egoitza.

3. artikulua. Laguntza jaso dezaketen ekintzak eta helburuak.

1. Oliba-olioaren Ekoizpenaren Kalitatea Hobetzeko 2001/2002 ekitaldirako Programan sartuta egonda, Foru Agindu honetan ezarritako dirulaguntza jaso dezakeen ekintza ondoko hau da: VI. azpiprograman ("Oliba-olioaren ezaugarriak aztertzeko laborategiak instalatu eta kudeatzea") bildutako laborategi fisiko-kimikoak instalatzea. Dirulaguntza egindako inbertsioaren % 100ekoa izanen da, 7. artikuluan ezarritako aurrekontua agortu arte.

2. Laborategi fisiko-kimikoen helburua da oliba-olioaren ekoizleen erakundeen eta kooperatiba ekoizleen eta ontziratzaileen eskura jartzea oliba-olioaren analisi organoleptikoa egiteko laborategiak, hala nola haren ezaugarri fisiko-kimikoak ebaluatzeko azpiegiturak.

4. artikulua. Onuradunen eginbeharrak.

Eskatzaileari laguntza emateko, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Instalazio plana 2002ko apirilaren 30a baino lehen egitea.

b) Instalatzen den laborategi bakoitzaren txosten partikularra egitea, non egindako inbertsioak, ezaugarri teknikoak, lan gaitasuna eta langile arduradunen prestakuntza zehaztuko diren.

c) Laguntzen kostuei buruzko kontabilitate analitikoa eramatea. Kontabilitate hori aztergai izanen da, egiaztapenak egiteko.

d) Instalazio planaren garapenaren berri ematea, garaiz, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzuari.

e) 2002ko maiatzaren 15a baino lehen, dirulaguntza kobratu aitzin, memoria edo txosten bat aurkitzea, non lan egiteko erabilitako baliabideak eta prozesuan gertaturiko gorabeherak azalduko baitira.

5. artikulua. Laguntza-eskaeren aurkezpena, izapidea eta ebazpena.

1. Eskaera-orriak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan aurkeztu ahalko dira, bulego nagusian zein eskualdeko bulegoetan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak baimenduriko gainerako administrazio erregistroetan.

2. Laguntza eskaerak Foru Agindu honen 2. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira eta bertan azaltzen den dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira.

3. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

4. Eskaerak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak izapidatuko ditu, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1997ko urriaren 13ko Foru Aginduari jarraikiz, haren bidez ezarri baitzen FEOGA-Bermearen Ataleko laguntza eskaerak aurkeztu eta laguntzak baimendu eta ordaintzeko prozedura.

6. artikulua. Jarraipena, ebaluazioa eta kontrola.

Laguntzen onuradunek olioaren ekoizpenaren kalitatea hobetzeko neurriak ezarri zituen Batzordearen 1999ko martxoaren 10eko 528/1999 EE Erregelamenduaren 8.1. artikuluan aipatzen diren gainbegiratze eta kontrol lanak egiteko erraztasunak jarriko dituzte, honako hauek zehazki:

-Lagunduriko kostuei buruzko administrazio kontrolak eta egiaztapen kontrolak.

-Ekintzak kontratuan, hitzarmenean edo administrazio xedapenetan ezarritakoaren arabera egin direla egiaztatzeko kontrolak, gehienbat instalazioetan beretan eginak.

7. artikulua. Dirulaguntzen zenbatekoa eta haiek ordaintzeko modua.

1. Laguntzak FEOGA-Bermearen Ataleko aurrekontuaren "Olioaren kalitatea hobetzea" izeneko B01-1211-005 lerroaren kargura emanen dira. Dirulaguntzak ematea fondoak izatearen baldintzapean izanen da. Guztira, 8.483.832 pezeta (50.988,8572 euro) emanen dira.

2. Dirulaguntza ordainduko da onuradunak hartutako betekizun eta konpromisoak bete direla egiaztatu ondoren, gastuak justifikatu eta aginduzko dokumentazioa aurkeztu eta gero.

8. artikulua. Laguntza araubide honetako lehentasun irizpideak.

Laguntzen zenbatekoak 7. artikuluan ezarritako aurrekontu-muga baino handiagoa baldin badira, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko erregistroan emandako sarrera-ordenaren arabera lehenetsiko dira.

9. artikulua. Ordainketak, arau-hausteak eta zehapenak.

1. Foru Agindu honetan ezarritako laguntzen inguruko ordainketa, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Europako Batasuneko arautegia galarazi gabe, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Aginduari jarraikiko zaio, haren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra.

2. Arau-hausteak zehazteko eta zehapenak ezartzeko zehapen prozedura administratiboa abenduaren 9ko 369/1997 Foru Dekretuan ezarritakoa izanen da, haren bidez onetsi baitzen nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura arloetako zehapenak jartzeko administrazio prozedura.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehena.-Foru Agindu honetan ezarrita ez dagoen orotan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1997ko urriaren 13ko Foru Aginduari jarraikiko zaio, haren bidez ezarri baitzen FEOGA-Bermearen Ataleko laguntza eskaerak aurkeztu eta laguntzak baimendu eta ordaintzeko prozedura.

Bigarrena.-Foru Agindu hau aplikatzeko ematen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren seian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

1. ERANSKINA

Oliba-olioaren Ekoizpenaren Kalitatea Hobetzeko 2001/2002 ekitaldirako Programan bilduriko ekintzetarako laguntzetarako eskaera

1.-Eskatzailearen datuak:

Entitatea: ............................................. IFK:

Helbidea/Herria:

Udalerria: ........... P.K.: ............ Probintzia: ........... Tel.:

Legezko ordezkaria: ........................................... NAN:

2.-Eskatzen du:

Dirulaguntza bat, .................. pezetakoa, oliba-olioaren ekoizpenaren kalitatea hobetzeko urteko programan, eskabide honi erantsita doan horretan, bilduriko ekintzak egiteko.

3.-Erantsi den dokumentazioa:

f Entitate eskatzailearen izaeraren agiria eta kasuan kasuko erregistroko inskripzioaren ziurtagiria.

f Entitateak dirulaguntza eskatzeko erabakiaren egiaztagiria eta eskaera sinatzen duenari ordezkaritza emateko egiaztagiria.

f Entitate eskatzailearen oinarrizko ezaugarriak azaltzen dituen memoria.

f Jardueren proposamena, non honako hauek azaldu beharko diren:

f Egin beharreko ekintza guztien proposamena eta bakoitzaren kronografia zehatza, iraupena eta ikasleen lan-egutegia azaltzen dituena.

f Ekintzak zein udalerri eta tokitan eginen diren.

f Hedapen eta zabalkunderik handiena lortzeko erabiliko diren publizitate-bideak

f Erabiliko diren giza baliabideak eta baliabide teknikoak: Ekintzen arduradunen lanbide profesionala.

f Jarduera kontrolatzeko plana

f Dirulaguntzaren xede diren ekintza guztien balorazio memoria, gastuen aurrekontuetako kontzeptu guztiak eta haien justifikazioak gutxi gorabehera noiz aurkeztuko diren zehaztuta.

f Eskatu edo lortu diren bestelako laguntza publikoak, honako honekin bateragarriak baldin badira.

....................................(e)an, ......(e)ko .......aren ....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0109029