118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN-ELORTZIBAR

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetza honek ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzeko diren gainerako legeetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 756/00. Jabea: Echarri Irigoyen, Alberto. Matrikula: NA-4655-AD. Tokia: Noaingo aireportua. Eguna: 2000/11/02. Ordua: 16,55. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. BSL: 39.3. ZEO: 91.2.M7I.

Espedientea: 798/00. Jabea: Zapatero Blanco, Jesús. Matrikula: NA-6412-AZ. Tokia: San Migel plaza (atzealdea). Eguna: 2000/11/12. Ordua: 15,50. Zenbatekoa: 16.000 pezeta. BSL: 39.2.A. ZEO: 91.2.JG.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barnean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra ondoko errekurtsoetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko abuztuaren hamazazpian. Alkate udalburua, Miguel José Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0108769