118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R R E

Behin betiko onespena, 2000ko ekitaldiko kontuei

Arreko Kontzejuak, 2001eko abuztuaren 7an egindako bilkura arruntean, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

2000ko ekitaldiko kontuak hasiera batez onetsi ondoren inolako alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsirik geratu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru legeko 242. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Arren, bi mila eta bateko abuztuaren zortzian. Kontzejuburua, Angel Mangado Villabona.

Iragarkiaren kodea: a0108910