118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ingurumen eta Osasun Alorreko eraikinaren garbiketa adjudikaturik

Iruñeko Udalbatzak, 2001eko abuztuaren 2an, honako erabakia hartu zuen:

"Ingurumen eta Osasun Alorreko eraikina, San Saturnino kaleko 2an baitago, garbitzeko lanak kontratatzeko lehiaketa publikoko mahaiaren akta eta espedienteko gainerako agiriak ikusita, erabaki da:

1. Kontratazio hori Helios, S.L. enpresari adjudikatzea, 5.776.800 pezetatan (34.719,26 euro), aurkeztu duen eskaintzari jarraituz.

2. Helios, S.L. enpresaren alde, 1.684.900 pezetako (10.126,45 euro) gastua baimendu eta xedatzea, aipatu eraikinaren garbiketa lanak 2001eko irailaren 17tik abenduaren 31 arte betetzeko, egungo aurrekontuko 40/41000/212050 kontusailaren kargura.

3. Helios, S.L. enpresaren alde, 4.091.900 pezetako (24.592,81 euro) gastua baimendu eta xedatzea, aipatu eraikinaren garbiketa lanak 2002ko urtarrilaren 1etik irailaren 16a arte betetzeko, egungo aurrekontuko 40/41000/212050 kontusailaren kargura.

Gastu baimen hau eta kontratuaren adjudikazioa, 2002ko aurrekontuetan horretarako jarriko den kredituaren menpe daude.

4. Kontratua sinatu aurretik, adjudikazio hartzaileak 231.072 pezetako (1.388,77 euro) fidantza emanen du, 15 eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik, eta, edonola ere, kontratua sinatu baino lehen.

5. Adjudikazioa gauzatuko da, baldin eta adjudikazio hartzaileak kontratazioa zuzentzen duen baldintzen pleguko 12. puntuan zehaztutako agiriak aurkezten baditu, kontratua sinatu baino lehen.

6. Hasiera batez aurreikusi 201017994 eta 201017998 zenbakiko gastu baimenak, 2.803.922 eta 3.696.078 pezetako zenbatekoak, hurrenez hurren, deuseztatzea.

Erabaki honetan eurotan adierazitako zenbatekoak argibide gisa baino ez dira ematen."

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat para daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0108672