118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO KONTSUMOAREN ARBITRAJE BATZORDEA. Emandako laudoak.

Ezinezkoa izan denez 2001eko ekainaren 21eko Arbitraje laudoaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen bezala, idazki honen bidez betetzen da Lege horretako 59.4 artikuluak agintzen duena. Laudo hori "Telefónica de España S.A." enpresaren aurka David Salazar Pascual jaunak sustaturiko 89/01 erreklamazio espedienteari dagokio.

Nafarroako Kontsumoaren Arbitraje Batzordeak ondoko Laudo hau eman du:

Arbitraje batzordeburuak maiatzaren 9an emandako 124/2001 Ebazpenaren bidez, Arbitraje Elkargoa eratu zen ondoren azaltzen diren kideekin: Teresa Hualde Manso andrea, Arbitraje batzordeburua eta, kasu honetan, Administrazioaren ordezkaria, José Manuel Ayesa Villar jauna, enpresen ordezkaria eta María San Martín Alfaro andrea, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteen ordezkaria. Arbitraje Elkargoa osatu ondoren, alderdiei entzunaldia eman zitzaien Batzordearen egoitzan, 2001eko maiatzaren 25ean. Arbitrajea 47.767 pezetako kopuruarentzat eskatu zen. Arbitraje Elkargoak onetsi egin zuen erreklamazio-egileak aipatu enpresaren aurka aurkeztutako erreklamazioa.

Interesatuei jakinarazten zaie laudoa eta dagokion espedientea eskura dituztela Nafarroako Arbitraje Batzordearen bulegoetan, eta laudoaren aurka ondoko hauek aurkeztu ahal dituztela:

a) Arbitraje laudoan egindako akatsak, kalkulukoak, kopietakoak, tipografikoak edo antzekoak zuzentzeko eskakizuna, hala nola Arbitraje laudoko kontzepturen bat argitzekoa edo hutsegiteren bat konpontzekoa. Horretarako 5 eguneko epea dago, laudoa jakinarazten denetik hasita, Arbitrajeari buruzko abenduaren 5eko 36/1988 Legearen 36. artikuluari jarraikiz.

b) Laudoa deuseztatzeko errekurtsoa, Nafarroako Entzutegiari zuzendua, 10 eguneko epean, laudoa jakinarazten denetik edo, alderdietako batek eskatuz gero, 36. artikuluak aipaturiko argibidea ematen denetik, Arbitrajeari buruzko abenduaren 5eko 36/1988 Legearen 46.2. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hiruan.-Nafarroako Kontsumoaren Arbitraje Batzordeko idazkaria, Laura Ibarra San Roman.

Iragarkiaren kodea: A0109073