118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen oharra.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Pedro Martín Cerdán Villanueva jaunari Epizootien Erregelamendua ustez hausteagatik irekiriko 26/2001E zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"EBAZPENA, 2001eko uztailaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Epizootien Erregelamenduaren kontrako arau-hauste bat egiteagatik Pedro Martín Cerdán Villanueva jaunari zehapena ezartzen diona.

Ikusirik, Zangozako Guardia Zibilak 2000ko urriaren 10ean jarritako salaketaren ondorioz, 2001eko martxoaren 12ko Ebazpenaren bidez Pedro Martín Cerdán Villanueva jaunari irekitako 26/2001E zehapen espedientea.

Gertakariak

Lehena.-2000ko urriaren 10ean, NA-240 errepidean, 40,500 km-aren parean, Ledeako mugapean (Nafarroa), NA-43654-V ibilgailuan 21 aratxe garraiatzen ari ziren, eta ibilgailu horrek ez zuen desinfekzioaren ziurtagiririk. Ibilgailuaren titular eta gidaria Pedro Martín Cerdán Villanueva jauna zen.

Bigarrena.-2001eko ekainaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (67. zenbakikoan) argitaraturiko iragarkiaren bidez karguen plegua jakinarazita, 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, interesatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako legezko epean.

Zuzenbidezko oinarriak

Lehena.-Gertakarien lehen atalean aditzera emandako gertaera arau-hauste ez hain larria da, maiatzaren 7ko 1665/76 E.D.aren 1 eta 2. artikuluen eta Epizootiei buruzko 1955eko otsailaren 4ko Erregelamenduaren 52. artikuluaren arabera, zeinak ezartzen baitu azienda bizirik garraiatzeko derrigorrezkoa dela ibilgailuak desinfektatzea, Erregelamendu horretako 43. artikuluan adierazten den moduan, eta garraioa bitartean desinfekzioa egiaztatzen duen eranskailu edo agiria eraman behar dela.

Bigarrena.-Maiatzaren 7ko 1665/76 E.D.aren bidez eguneratu zen Epizootien Erregelamendu haren 52. eta 217. artikuluen arabera, desinfekzioaren ziurtagiririk ez izatea 2.500 pezetatik 100.000ra arteko isunarekin zehatuko da.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez eskuordetu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Epizootien Erregelamenduaren 217. artikuluarekin bat, Pedro Martín Cerdán Villanueva jaunari (NANa: 15.648.025) 15.000 pezetako isuna jartzea egindako arau- haustearengatik, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloko zehapenetarako prozedurari buruzko abenduaren 9ko 369/1997 F.D.aren 12. artikuluari jarraikiz erabaki daitekeen isun murrizketa deusetan ere galarazi gabe.

2. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

-Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Arau-hausleak idazki bidez adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnaziori uko egiten diola.

Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abere Osasuneko Atalera, (Tutera kalea, 20-behea, Iruña), non ordain-gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordain-gutun ofizialaren bidez, Ebazpen hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen, epe horretan administrazio errekurtsorik aurkeztu ez bada, edo jarritako errekurtsoa ezetsi bada. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. Ordainketa 2001eko aurrekontuko 71320-3910-000000 kontusailean, 11000 proiektuan eginen da.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraituz.

5. Ebazpen hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hamaikan.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea."

Iragarkiaren kodea: A0109163