118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Iragarkia. Ikusirik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan gerta daitezkeen beharren arabera, aldi baterako kontratazioak egiteko erabiliko diren izangai-zerrenda batzuk lehiaketa bidez osatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 11ko 474/2001 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia (2001eko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 16koa). Lanpostuak hauek dira: OLT/EDU, sukaldariak, emaginak, Anatomia Patologikoko teknikari espezialistak, Dietetikako teknikari espezialistak, Osasun Dokumentazioko teknikari espezialistak, Laborategiko teknikari espezialistak, Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak eta gizarte-langileak.

Yolanda García Aizpún eta Celia Arriazu Enrique andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 474/2001 Ebazpen horren aurka. Hortaz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112 eta 59. artikuluei jarraikiz, aditzera ematen zaie interesatu guztiei, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Osasun Departamentuan (Amaia kalea, 2A, bigarren solairua, Iruña).

Alegazioak Osasun Departamentuko Erregistroan aurkez daitezke, aipatu helbide berean.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hiruan.-Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0109358