118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.1 eta 2 artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena egitea. Horregatik, Lege horren 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, honen bidez jakinarazten zaio Luis Alberto Ruiz Espés jaunari Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Atalean eskura duela, 15 eguneko epean, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren Ebazpen proposamena. Horren bitartez, baliogabetu egiten da Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 2an emandako 468/2000 Ebazpena, Luis Alberto Ruiz Espés jaunari Zaragozan bizitzeko baimena ematen diona. Eta aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea duela, alegazioak egiteko, Ebazpen proposamena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hiruan.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: A0109368