118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

AKATS ZUZENKETA, Ingurumen zuzendari nagusiak abuztuaren 24an eman 1945/2001 Ebazpenarena. Ebazpen horren bitartez, Arradan 2.200 urdamarendako zerritegi bat paratzeko proiektua, 283/NA Obanos SATek sustatua, jendaurrean jarri zen, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Ingurumen zuzendari nagusiak abuztuaren 24an eman 1945/2001 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen Arradan 2.200 urdamarendako zerritegi bat paratzeko proiektua, 283/NA Obanos SATek sustatua, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Ebazpen horren 1. ataleko 2. lerroaldean adierazten da espedientea Arradako Herriko Etxean egonen dela eskuragarri. Horren ordez, "Murillo el Cuendeko Herriko Etxean" egonen dela esan behar da, Arrada bertako kontzeju bat baita.

Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2 artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazketan, adierazten denez, Administrazio Publikoek zilegi izanen dute beren egintzetan dauden akatsak edozein momentutan zuzentzea.

Lege horri jarraikiz, bidezko da aipatutako Ebazpenaren akatsak zuzentzea eta interesatuei igortzea.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamazazpian.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0109848