118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

504/2001 EBAZPENA, irailaren 12koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako XV. Kirol Jokoetarako deia egin eta lehiaketa arautzen duten oinarrizko irizpideak onesten dituena.

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.14 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari erabateko eskumena esleitzen dio kirol sustapenaren eta aisialdiaren erabilera egokiaren arloan.

Urtarrilaren 24ko 335/86 Errege Dekretuaren bitartez, kirolaren arloko eginkizun eta zerbitzuen transferentzia egin zen Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera. Foru Komunitateari esleitzen zaizkion eginkizunetako bat, espreski aipatua, eskolako kirol jardueraren sustapena eta antolaketa da.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Lege onartu berriak kirol politikaren helburuak aipatzen ditu 3.5 artikuluan; besteak beste, oinarrizko kirola eskolan bultzatzea beste edozein kirol jarduera baino lehen, funtsezko gunetzat hartzen baita kirolak, Nafarroan, maila guztietan aurrera egin dezan.

Orobat, aipatu Foru Legearen 6.2.g artikuluan ageri denez, Foru Komunitateko kirol administrazioaren eskumena da Nafarroako kirol lehiaketa ofizialak antolatzea, edo antolatzeko baimena ematea, kirolariak derrigorrezko eskolatze-aldian direnean.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuak, bere lehenbiziko artikuluan, hauxe ezartzen du: Erakunde Autonomoak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko titularraren planifikazio, zuzendaritza eta babesaren pean, Nafarroako Gobernuari dagozkion kirol eta gazteri arloko eskumenak gauzatuko ditu, estatutuek berek ezartzen duten irispidearekin.

Hauexek dira Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren eginkizunetako batzuk:

a) Kirola eta jarduera fisikoa bultzatu eta sustatzea, beren mota guztietan, Nafarroako gizarte osoarentzat. Ahalmen horiek Institutuaren estatutuak garatzen ditu: kirol jarduera orokorrean sustatu, koordinatu, lagundu eta antolatzea.

b) Federazio eta Entitateekin batera lan egitea kirola garatzeko. Nafarroako Kirol Federazioei, elkarte gisa antolatutako entitate pribatuak direnei, administrazio arloko eginkizun publikoak esleitu zaizkie, eta onartuak dituzte beren eginkizunen artean, maiatzaren 19ko 189/1992 Foru Dekretuaren bidez, bakoitzari dagokion kirol mota bultzatu eta garatzeari buruzkoak, baita Nafarroa mailako lehiaketa ofizialen antolaketa ere.

Azaldutakoak kontuan harturik, bidezko da Nafarroako XV. Kirol Jokoetarako deia egin eta joko horiek arautzeko irizpide orokorrak finkatzea, Foru Komunitatearen esparruan bilduz eta bateratuz lehiaketa ofizial gisa joko horietan sarturiko jarduera eta kirolak, haurren, kadeteen eta gazteen kategorietan, eskolatik kanpoko aldian. Aurreko edizioetan halaxe egin da, eta finkaturik dago dagoeneko. Bertan, egiten dena kirola denez gero, Kirol Federazioek hartu behar dute parte, esleituak dituzten eginkizunak betez.

Nafarroako Kirol Jokoen antolaketa Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriaren Departamentuari dagokio, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren bidez, Nafarroako Kirol Federazioekin eta Toki Entitateekin batera.

Bidezkoa da, halaber, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak eta jokoetan parte hartzen duten Kirol Federazioek sinatu beharreko akordioen testua onestea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren Gobernu Batzordeak ezartzen ahal duen erregulazioa deusetan ukatu gabe, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuaren 14. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako XV. Kirol Jokoen deialdia eta lehiaketa arautzen duten oinarrizko irizpideak onestea, ebazpen honi erantsitako eranskinean azaldu bezala, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

2. Nafarroako Kirol Federazioekin batera antolaketarako sinatu beharreko akordioen testua onestea.

3. Ebazpen honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

4. Ebazpen hau igortzea kontu-hartzaile delegatuari, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari, Zerbitzu Orokorren eta Azpiegituren Atalari, Kirol Zuzendariordetzari, Nafarroako Kirol Federazio interesatuei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamabian.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

E R A N S K I N A

1.-Helburuak.

A) Nafarroako ume guztiei, haur eta kadete kategorietan, kirola egiteko bide ematea, eta kirolaren heziketa eta hezkuntza arloak ziurtatzea.

B) Lehiaketa-kirolari laguntzea, eta kirolean etorkizuna izan lezaketen haurrak nabarmentzeko bidea ematea.

C) Adin hauetan errotu gabeko kirol motak bultzatzea.

D) Gaztetxoak kadete kategoriatik gazte kategoriara pasa daitezen bultzatzea.

E) Adin hauetako neska-mutikoen ezaugarri psikofisikoentzat kirol aukera egokia eskaintzea.

2.-Eskualdeko banaketa

Nafarroako Kirol Jokoetako lehiaketa lurraldeari dagokionez antolatzeko, ondoko eskualde hauek ezarri dira, dagozkien kudeaketa bulegoekin batzuetan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren kudeaketa teknikariaren kargura.

-Iruñerria: ondoko udalerri hauek osatuko dute: Antsoain, Aranguren, Barañain, Berriozar, Burlata, Ziritza, Zizur, Etxarri, Etxauri, Elortzibar, Eguesibar, Ezkabarte, Galar, Goñibar, Uharte, Itza, Xulapain, Olaibar, Oltza, Olloibar, Orkoien, Iruña, Gares, Bidaurreta, Atarrabia eta Zabaltza.

Eskualdeko Bulegoa: Arrieta k., 25

NKJen bulegoa.

Tel.: 948 427845 - 31002 Iruña.

-Erribera Beherea: ondoko udalerri hauek osatuko dute: Ablitas, Arguedas, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Milagro, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tutera, Tulebras, Valtierra eta Villafranca.

Eskualdeko Bulegoa: Lestonac eraikina.

Tel.: 948 826362 - 31500 Tutera.

-Erdialdeko Behealdea: ondoko udalerri hauek osatuko dute: Adios, Añorbe, Artaxoa, Artazu, Barasoain, Beraskoain, Biurrun-Olkotz, Beire, Berbintzana, Caparroso, Zarrakaztelu, Zirauki, Eneritz, Garinoain, Girgillano, Larraga, Lerga, Legarda, Leotz, Mañeru, Melida, Mendigorria, Miranda-Arga, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Muruzabal, Obanos, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, Santakara, San Martin Unx, Tafalla, Tiebas-Muru Artederreta, Tirapu, Ukar, Uxue, Untzue eta Uterga.

-Erdialdeko Mendebaldea: ondoko udalerri hauek osatuko dute: Abaigar, Abartzuza, Aberin, Allinibar, Allo, Ameskoabarren, Antzin, Aranaratxe, Arellano, Arroitz, Aiegi, Barbarin, Deikaztelu, Lizarra, Etaiu, Eulate, Gesalatz, Iguzkitza, Lana, Larragoa, Legaria, Lezaun, Lukin, Mendaza, Metauten, Morentin, Mues, Murieta, Nazar, Oko, Olexoa, Oteitza, Piedramillera, Jaitz, Sorlada, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Deierri eta Zuñiga.

Eskualdeko Bulegoa: Lizarrako Udaletxea

Tel.: 948 548216 - 31200 Lizarra.

-Erribera Erdialdea: ondoko udalerri hauek osatuko dute: Andosilla, Azagra, Cárcar, Falces, Funes, Martzilla, Azkoien eta San Adrián.

Eskualdeko Bulegoa: Kultur Etxea. Corte kalea, 13.

Tel.: 948 750543 - 31350 Azkoien.

-Baztan-Bidasoa: ondoko udalerri hauek osatuko dute: Arantza, Arano, Areso, Baztan, Bertizarana, Donamaria, Etxalar, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Goizueta, Ituren, Labaien, Leitza, Lesaka, Oitz, Saldias, Doneztebe, Sunbilla, Urdazubi, Urrotz, Bera, Igantzi, Zubieta eta Zugarramurdi.

Eskualdeko Bulegoa: Elizondoko Udaletxea.

Tel.: 948 581279 - 31700 Elizondo.

-Sakana: ondoko udalerri hauek osatuko dute: Altsasu, Arakil, Arbizu, Arruazu, Bakaiku, Ziordia, Etxarri-Aranatz, Ergoiena, Uharte-Arakil, Irañeta, Iturmendi, Lakuntza, Olazti, Urdiain eta Irurtzun.

Eskualdeko Bulegoa: Sakanerriko Mankomunitatea.

Tel.: 48 464866 - 31830 Lakuntza.

-Ultzama-Larraun: ondoko udalerri hauek osatuko dute: Anue, Araitz, Atetz, Basaburua, Betelu, Imotz, Lantz, Larraun, Odieta eta Ultzama.

-Erdialdeko Goialdea: ondoko udalerri hauek osatuko dute: Oibar, Agoitz, Kaseda, Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Ibargoiti, Itzagaondoa, Xabier, Leatxe, Ledea, Lizoainibar, Longida, Irunberri, Elo, Petilla de Aragón, Erromantzatua, Zare, Zangoza, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Urrotz (Hiria), Untziti eta Esa.

-Erribera Garaia: ondoko udalerri hauek osatuko dute: Aguilar Kodeskoa, Aras, Armañantzas, Azuelo, Bargota, Cabredo, Desoio, El Busto, Espronceda, Genevilla, Lapoblación, Elizagorria, Lerin, Lodosa, Los Arcos, Marañón, Mendabia, Mirafuentes, Santsol, Sartaguda, Sesma, Torralba del Río, Torres del Río eta Viana.

-Pirinioak: ondoko udalerri hauek osatuko dute: Abaurregaina, Abaurrepea, Artzibar, Aria, Aribe, Auritz, Burgi, Gazteluberri, Espartza, Erroibar, Esteribar, Ezkaroze, Galoze, Garaioa, Garde, Garralda, Gorza, Izaba, Itzaltzu, Jaurrieta, Nabaskoze, Otsagabia, Orbaitzeta, Orbara, Orontze, Orotz-Betelu, Erronkari, Orreaga, Sartze, Urzainki, Uztarroze, Luzaide, Bidankoze eta Hiriberri.

3.-Kirolak

N.K.J.en aurtengo ediziorako ondotik aipatzen diren kiroletarako deia egiten da:

3.1. Motak.

Urpeko jarduerak, Xakea, Atletismoa (Krosa eta Pista), Badmintona, Saskibaloia, Eskubaloia, Beisbola eta Sofbola, Txirrindularitza, Neguko Kirolak, Futbola (Zelaikoa eta Aretokoa), Herri Kirolak, Zaldiketa, Judoa eta A.K., Karatea, Igeriketa (Igeriketa eta Waterpoloa), Irristaketa (Abiadura, Hockeya), Pilota (Esku-pilota, Zesta-punta, Erremontea, Paleta -gomazko pilota eta larruzkoa-, Pala motza, Guantea-Laxoa eta Paxaka, Rugbya, Taekwondoa, Tenisa, Mahaiko Tenisa, Triatloia eta Bela.

4.-Partaideak - kategoriak.

"NKJ" programa beherago adierazten diren kategorietan sartzen diren kirolari guztiei begira eginda dago. Haien parte-hartzea Kirol Elkarteen Erregistroan inskribatutako kirol kluben bidez eginen da.

Orokorrean, ondorengo adinak ezarri dira kategorien arabera:

-"H" haurrak: 88/89an jaioak

-"K" kadeteak: 86/87an jaioak

-"G" gazteak: 84/85ean jaioak

-Igeriketa, irristaketa, karate, taekwondo eta belan haien federazioek ezarriko dituzte kategoriak, eta NKJen "arau teknikoetan" agertuko dira.

-Zenbait modalitatetan, haurrek eta kadeteek NKJen programan dituzten baldintza berberetan hartuko dute parte gazteek ere, hauetan izan ezik:

-Autobusetan egindako joan-etorriak.

-Jokatzeko ordutegia.

-Instalazioen kudeaketa.

-Epaileak.

5.-Eremua:

-NKJek Nafarroako Federazioaren lehiaketa ofizial bakarra osatzen dute, ezarritako kategorietan. Adin horietako haurrei Nafarroako kirol federazioetatik beste edozein jarduera eskaintzeko, NKGIren oniritzia beharko da.

6.-Egutegiak.

N.K.J.etan programatutako jarduerak 2001-2002 ikasturtean zehar burutuko dira, orokorrean. Arau gisa, horretarako aukeratutako eguna larunbat goiza izanen da, gazteen kategorian izan ezik.

N.K.G.I.ak, antolaketa batzordearen bitartez, kirol bakoitzeko lehiaketa sistema onetsiko du, kirol federazioek proposaturik.

Urpeko jarduerak H-K-G 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Otsaila-maiatza

Xakea (taldeka) H-K Federazioaren arabera 4 edo gehiago 4 2.000/12,02 2.000/12,02 Urria-maiatza

Xakea (banaka) H-K Federazioaren arabera - - 300/1,80 - Urtarrila-maiatza

Atletismoa (krosa) H-K-G Azaroaren 2tik 16ra - - 300/1,80 - Abendua-otsaila

Atletismoa (pista) H-K-G Otsailaren 1etik 23ra - - 300/1,80 - Martxoa-maiatza

Badmintona H-K 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Otsaila-apirila

Saskibaloia H-K-G Urriaren 5a arte H-K (8-15) G (8-12) 12 8.000/48,08 10.000/60,10 Urria-maiatza

Eskubaloia H-K-G Urriaren 5a arte 12-18 H 14 K eta G 12 8.000/48,08 10.000/60,10 Urria-maiatza

Beisbola I-C-J Irailaren 29ra arte 12-18 12 5.000/30,05 5.000/30,05 Urria-urt. eta martxoa-ek.

Txirrindularitza H-K 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Martxoa-iraila

Aretoko futbola H-K-G Urriaren 5a arte 7-15 12 8.000/48,08 10.000/60,10 Urria-maiatza

Zelaiko futbola K Federazioaren arabera 16-25 16 - - Urria-maiatza

Herri kirolak H-K Otsailaren 15a arte 10-16 10 2.000/12,02 10.000/60,10 Martxoa-maiatza

Hockeya H-G Abenduaren 20a arte 5-15 10 2.000/12,02 2.000/12,02 Urtarrila-martxoa

Zaldiketa H-G 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Martxoa-maiatza

Judoa eta A.K. H-K 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Otsaila-maiatza

Karatea H-K-G 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Urria-maiatza

Igeriketa (A maila) B-Ki-H 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Azaroa-abuztua

Irristaketa H-K Urtarrila-otsaila - - 300/1,80 - Otsaila-apirila

Pilota (eskuz banakakoa) G Urriaren 5a arte - - 300/1,80 - Urria-maiatza

Pilota (eskuz binakakoa) H-K-G Urriaren 5a arte - - 300/1,80 - Urria-maiatza

Paleta (larruzko pilota) H-K-G Urriaren 5a arte - - 300/1,80 - Urria-maiatza

Paleta (gomazko pilota) H-K-G Urriaren 5a arte - - 300/1,80 - Urria-maiatza

Pala motza G Urriaren 5a arte - - 300/1,80 - Urria-maiatza

Pilota (zesta punta) H-K-G Urriaren 5a arte - - 300/1,80 - Urria-maiatza

Pilota (erremontea) K-G Urriaren 5a arte - - 300/1,80 - Urria-maiatza

Pilota (guantea-laxoa) H-K-G Urriaren 5a arte 4 4 300/1,80 2.000/12,02 Urria-azaroa

Pilota (paxaka) H-K-G Urriaren 5a arte 3 2 300/1,80 2.000/12,02 Azaroa-martxoa

Sofbola G Urriaren 5a arte 12-18 12 2.500/15,03 2.500/15,03 Urria-martxoa

Taekwondoa H-K Urtarrilaren 18a arte - - 300/1,80 - Urtarrila-apirila

Tenisa (A maila) H-K Urtarrilaren 31 arte I 3-8 C 4-8 - 2.500/15,03 5.000/30,05 Urtarrila-maiatza

Mahaiko tenisa (taldeka) H-K Urriaren 18a arte 3-6 3 2.500/15,03 2.500/15,03 Azaroa-maiatza

Mahaiko tenisa (banaka) I-C Otsailaren 28a arte - - 300/1,80 - Urria-maiatza

Bela OPT-VA 10 egun proba aurretik - - 300/1,80 - Abuztua-iraila

Waterpoloa (A maila) SUB 15 Otsailaren 23a arte 18 10 300/1,80 2.000/12,02 Martxoa-ekaina

Neguko kirolak HB-HA-K-G 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Urtarrila-apirila

Zaldiketa (hastapena) Sub 12 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Martxoa-maiatza

Judoa (Nafarroako Kopa) H-K 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Martxoa-maiatza

Karatea H-K-G 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Azaroa-maiatza

Igeriketa (B maila) Ki-H 10 egun, proba aurretik 20 - 300/1,80 - Abuztua-iraila

Rugbya H-K-G Urriaren 31 arte 15 9-12-15 (adostua) 8.000/48,08 10.000/60,10 Urtarrila-maiatza

Taekwondoa (erakustaldia) Sub 12 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Urtarrila-apirila

Tenisa (B maila) H-K Urtarrilaren 10a arte 4-8 - 2.500/15,03 5.000/30,05 Urtarrila-maiatza

Triatlona I-J 10 egun, proba aurretik - - 300/1,80 - Ekaina-iraila

Waterpoloa (B maila) 89-90-91 Abuztuaren 28a arte 10 Mistoa 10 Mistoa 2.000/12,02 2.000/12,02 Iraila

7.-Inskripzioak

Inskripzioak inprimaki ofizialetan egin beharko dira nahitaez. Inprimaki horiek parte hartuko dutenen eskura egonen dira Nafarroako kirol federazioetan eta NKGIaren ordezkaria duten eskualdeetako kudeaketa bulegoetan.

Kirolariek, delegatuek, entrenatzaileek, teknikariek eta epaileek, beren eginkizunak betetzeko, kreditaturik egon beharko dute federazioaren lizentziaren bidez.

Inprimakian adierazten diren datu guztiak betetzea nahitaezkoa da.

Behin inskripzioak izapidaturik, N.K.J.etan parte hartzeko gaitzen duen federazioaren lizentzia luzatuko da.

Kirol klubek inskribatu eta lizentziak luzatzeagatik ordainduko dituzten tasak kirol programa honetako taulan ezarritakoak izanen dira.

Partaideen erantzukizunei aurre egiteko diru gordailuak (lehen, fidantzak) honako irizpide hauen arabera ordainduko dira:

-Klub bereko talde bat edo bi: kirol programa honen taulan ezarritakoa.

-Hiru talde edo gehiago: aipatutakoa halako bi.

Arauzko zehapenengatik gordailu osoa galduz gero, zehapena jasan duen taldeak berriro jarri beharko du dirua lehiaketan jarraitu nahi badu.

Lehiaketa amaitutakoan, kirol federazioek diru gordailuaren zenbatekoa itzuliko diete hala eskatzen duten klubei, arauz kendutako zenbatekoak murriztu ondotik.

8.-Espainiako Txapelketetan parte hartzea:

Arau gisa, NKJetan kirol bakoitzean txapeldun izan diren talde edo kirolariek eskubidea izanen dute Espainiako Txapelketetara Kirol Kontseilu Nagusiak (Eskolakoak eta Gazteriarenak) dei ditzan, beti ere deia egin duen organismoak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte. Txapeldunak baldintzak betetzen ez baditu, N.K.G.I.ko Kirol Zuzendariordetzak erabakiko du nork hartuko duen parte txapelketan, dagokion Nafarroako Federazioak proposaturik.

2001-2002 ikasturtean ikastetxe berean matrikulatuta diren eskola-umeez osatuko dira Espainiako Eskola Txapelketan parte hartzen duten taldeak.

Espainiako Txapelketa horietan parte hartzen duten taldeek eta kirolariek Nafarroako ordezkariei dagozkien jantziak eramanen dituzte, N.K.G.I.ak eta Nafarroako Kutxak emanak.

9.-Joan-etorriak

N.K.J.etan egindako joan-etorriak direla-eta sortzen diren gastuak N.K.G.I.ak. hartuko ditu bere gain, horretarako ezarriko diren irizpideen arabera.

Orokorrean, garraiobidea autobusa izanen da. Ezinezkoa bada, partaideek antolatuko dituzte beren joan-etorriak antolatuko dituzte. Horiek N.K.J.en bulegoaren baimena jaso beharko dute aurretik. Institutuak, gehienez, 28 pezeta (0,17 euro) ordainduko du 4 lagunek egindako kilometro bakoitzeko.

Parte hartuko duten taldeek autobusak ateratzeko orduak eta tokiak errespetatu beharko dituzte. Horien berri izanen dute NKJen bulego nagusian, NJKen kudeaketa bulegoetan, kirol federazioetan edo N.K.J.en web-orrian.

NKJen garraio ofiziala erabiltzen duten taldeekin 18 urtetik gorako arduradun bat egonen da, delegatua edo entrenatzailea, eta biak, ahal dela.

Parte hartzen duten taldeen delegatuak eta entrenatzaileak joan-etorrien arduradunak izanen dira, kargua betetzeari dagozkion gainerako betebeharrak ezertan ukatu gabe.

Antolatzaileek proposatutako garraiobideak erabili nahi ez dituzten taldeek astebete lehenago, gutxienez, adierazi beharko dute, eta ez dute kalteordainik jasotzeko eskubiderik izanen.

Joan-etorrietarako arauak ez betetzeak garraio ofiziala edo joan-etorriengatiko dirulaguntzak kentzea ekar lezake, bidezkoa izan litekeen kirol arloko zehapena ezertan galarazi gabe.

Kirol eskualdeetako kudeaketa teknikariak arduratuko dira parte hartzen duten kirolarien joan-etorrien kontrola eta plangintza egiteaz. Haien berri emanen diote N.K.J.en bulegoari, 8 egun lehenago gutxienez, bulegoak onar ditzan.

Liga irekietan gertatu eta Nafarroako lurralde osoan zehar egiten diren joan-etorriak N.K.J.en bulegoak programatu eta kontrolatuko ditu. Antolatzaileek ahalmena dute, egoki juzkatuz gero, partidak toki neutralean egiteko agindua emateko.

Larunbat goizetan, autobusen ordutegiei eta ibilbideei buruzko zalantzak badaude, Navarbus enpresaren 608 779031 telefonora jo, hark baitu autobus bidezko garraio zerbitzuaren adjudikazioa NKJen programan.

Gazteen kategorian joan-etorriak nahiera eginen dira. 28 pezeta (0,17 euro) ordainduko da, gehienez ere, kilometro bakoitzeko lau kirolarirentzat (egindako partidaren aktan azaltzen diren kirolariei).

10.-Kirol aseguruak

Osasun-laguntza partaide bakoitzaren osasun aseguruari dagokio. Asegururik ez duten partaideek afiliazioa eskatu beharko dute Kirol Mutualitate Orokorrean, kirol eskualdeetako edo dagokion Federazioko kudeaketa teknikarien bitartez.

Futboleko eta Aretoko Futboleko partaideek Espainiako Futbolarien Mutualitate Orokorrean egon beharko dute afiliaturik, nahitaez.

N.K.G.I.ak badu aseguru-poliza kontrataturik, kirol istripuetako galera anatomiko eta funtzionalen arriskuez erantzuteko. Jarduera hauen ondoriozko erantzukizun zibilak Nafarroako Gobernuak oro har kontratatu ohi duen estaldura du.

NKGIak ez du inolako kirol istripuren erantzukina bere gain hartuko, horretarako ezarritako arauak bete ez baldin badira.

11.-Nafarroako Kirol Jokoen Bulegoa

Honako eginkizun hauek izanen ditu:

-Emaitzak jasotzea.

-Bidaiak eta instalazioak koordinatzea.

-Kirol federazioekiko harremanak.

-Nafarroako Gobernuko Prentsa Bulegoarekiko harremanak. Informazio guztia bideratzea komunikabideei Prentsa Bulegoaren bidez (emaitzak, sailkapenak, partiden tokiak eta orduak, argazkiak, etab.).

-Dominen eta sarien kontrola.

-Goragoko Unitate Organikoak bere eginkizunetatik esleitu nahi dion beste edozein.

12.-N.K.J.I.aren Kudeaketa Teknikariak

Kudeaketa teknikariak dira eskualdeetako N.K.J.en antolaketa orokorraren arduradunak, kirol federazioekin batera, eta, besteak beste, honako eginkizun hauek dituzte:

-Eskualdean egiten diren jarduerak gainbegiratzea.

-Eskualdeko partaideen inskripzioak izapidatzea.

-Jarduerei buruzko informazioa eman eta haiek bultzatzea.

-N.K.J.ek sortutako informazio guztia bildu eta federazioei eta N.K.J.en bulegora bidaltzea.

-Joan-etorriei buruzko atalean adierazi bezala, haien eskualdeetako taldeen bidaien kontrola eta plangintza egitea.

-N.K.J.etan parte hartzeko inskribatutako klubendako informazioa, kirol istripuan eraman beharreko prozedurari buruzkoa, osatzea.

-Haien eskualdeetako partaideek N.K.J.en ondorioz izandako gastuen ordainagiriak bulegora bidaltzea, ikus-onetsiarekin, bi hilabetetik behin; bidaiak, datak eta prezioak N.K.J.en Bulegoan tramitatu beharko dituzte.

-Eskualdean egindako jardueraren garapenari buruzko deskribapen-txostena egitea, jardueraren balorazioa gehituta.

-Goragoko Unitate Organikoak bere eginkizunetatik esleitu nahi dion beste edozein.

13.-Kirol Federazioak

N.K.J.ak izanen dira kasuan kasuko federazioaren txapelketa bakarra, ezarrita dauden kategorietan, inskripziorako arau eta manu teknikoekin eta disziplina araubidearekin bat.

Horrez gain, honako eginkizun hauek izanen dituzte:

-Jokoei aplikatuko zaizkien joko-arau espezifikoak prestatu edo luzatzea, eta N.K.J.en bulegora bidaltzea.

-N.K.J.ekin zerikusia duten gaietan, izena emateko orriak eta inprimaki bereziak erabiltzea, bai eta N.G.K.I.aren publizitate estatikoa ere.

-Kirol egutegia prestatu eta lehiaketa hasi baino 10 egun lehenago aurkeztea.

-Federazioaren eta N.G.K.I.aren artean hitzartutako lehiaketa sistema, egutegiak eta arbitroen tarifak betetzea.

-N.K.J.en Bulegoari honakoa jakinaraztea: partidetarako deiak, sailkapenak, emaitzak eta inskripzio berriak.

-Adieraztea N.K.J.en arduradunetatik zein izanen diren antolaketa batzordea osatuko dutenak.

-Lehiaketa bukatutakoan, hura baloratzen duen memoria igortzea N.K.J.en Bulegoari.

-Aurretik aipatutako datu interesgarri guztien berri ematea klubei eta kudeaketa teknikariei, kirol eskualde guztietan.

-Lehiaketa egokiro burutzeko behar diren arbitro eta epaileak izendatu eta programatutako partidetan egonen direla ziurtatzea.

-Sailkapenak egin, aktak jaso eta jardunaldiak programatzea (partidetarako deiak).

Delegatu eta entrenatzaileen eginkizunak kirol federazio bakoitzaren erregelamendu partikularretan ezarritakoak izanen dira.

NKJetan parte hartuko duten kirol federazioek bete beharreko arauak hausteak programatik kanpo gelditzea ekar lezake, horren ondorioz ezarri ahal diren zehapen ekonomikoak kendu gabe.

N.K.J.ek inprimaki eta kartel bereziak dauzkate. Informazioa eta agiri guztiak paper edo kartel sail horren bidez eginen dira, edo federazio bakoitzak ezartzen duenaren bidez, baina beti ere Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren eta N.K.J.en anagramak agertu beharko dute.

-Iragartzeko kartelak

-Klubaren datuak

-Taldekideen edo jokalarien datuak

-Federazioen agiri ofizialak

-Komunikazio orokorrak

14.-Instalazioak.

N.K.J.etan parte hartuko duten talde guztiek lehiaketa burutzeko instalazio egokiak izan beharko dituzte edo, kudeaketa teknikarien bidez, beste instalazio batzuen erabilera kudeatu. Horrek ez dio inolaz ere instalazioak errentan hartzeagatiko gasturik ekarriko N.G.K.I.ari. Beren instalazioetan jokatzeko ordu finkoa duten taldeek autobusarenarekin koordinatu beharko dute, aurkako taldeak garrairako autobusa erabiltzen duenean.

15.-Partidak.

Partidak beti jokatuko dira. Bi taldeak bertaraturik, ez zaie arrazoirik onartuko partida ez jokatzeko. Talde batek partida jokatzeari uko eginez gero, agertu ez balitz bezala izanen litzateke.

16.-Partiden eguna atzeratzea.

Partidak atzeratzen ahal dira, baldin eta, gutxienez, zortzi egun lehenago eskatzen bada idatziz, bi klubak ados egonda. Horretaz aparte adieraziko da non eta noiz eginen den atzeratutako partida. Beti ere kirol federazioaren organo eskudunaren onespena beharko da. Atzeratzearen ondorioz sortutako gastuak atzerapena eskatu duen talderen kargura izanen dira.

17.-Finalak

N.G.K.I.ak hartuko ditu bere gain Joko hauetako talde eta partaideei finaletan emanen zaizkien sari eta dominen gastuak.

Halaber, N.K.G.I.aren esku dago sariak emateko ekitaldietako dekorazioa; hau da, Nafarroako Kirol Jokoei eta Nafarroako Kutxari dagokiena.

18.-Kirol Diziplina

Nafarroako XV. Kirol Jokoetan indarrean den ordenamendu juridikoan ezarritako kiroleko diziplina-araubide orokorra aplikatuko da, eta, zehazki, maiatzaren 19ko 189/1992 Foru Dekretuko V. kapitulua, Nafarroako Kirol Federazioak arautzen dituena.

N.K.G.I.aren xedea da arautegiak aplikatzean aipatutako adinei egokitzea eta helduen edo profesionalen arautegiak bazterrean uztea.

Iragarkiaren kodea: A0109770