118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

233/2001 FORU DEKRETUA, abuztuaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren prestazio ortoprotesikoa arautzen duen urtarrilaren 26ko 17/1998 Foru Dekretua aldatzen duena.

Osasun Sitema Nazionaleko osasun prestazioak antolatzeko urtarrilaren 20ko 63/1995 Errege Dekretuaren I. eranskineko 4. idatz-zatian osasun prestazio osagarriak biltzen dira, horien artean prestazio ortoprotesikoa. Dekretu hori garatzeko asmoz, 1996ko urtarrilaren 18ko Agindua eman zen.

Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren prestazio ortoprotesikoa urtarrilaren 26ko 17/1998 Foru Dekretuaren bidez eta hori aldatzen duen ekainaren 19ko 224/2000 Foru Dekretuaren bidez arautu da.

Urtarrilaren 26ko 17/1998 Foru Dekretuaren eranskinean azaltzen diren produktuen finantzazioa, oro har, gastuak itzultzeko prozeduraren bidez egiten da, audifonoak eta horiek egokitzeko moldeak izan ezik, hala ezartzen baitu ekainaren 19ko 224/2000 Foru Dekretuari erantsi zitzaion 7. artikuluko 4. idatz-zatiak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hornidura kontratu bat sinatu du, gurpil-aulki elektrikoen beharra duten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko onuradun eskubidedunei prestazio hori emateko.

Horrenbestez, Osasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Urtarrilaren 26ko 17/1998 Foru Dekretua aldatzea, 7. artikuluari atal bat erantsi baitzaio, 5.a hain zuzen. Honela dio:

"5. Haientzako gurpil-aulki elektrikoak enpresak berak helduko ditu zuzenean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzaren Prestazio eta Itun Zerbitzuaren aurretiko baimena izanda. Hortaz, kasu horretan gastuak itzultzeko prozedura ez da aplikatuko".

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A0109332