118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

801/2001 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako Ikastolen Elkartea argitaletxearen Urtxintxa izeneko proiektua baimendu eta dagozkion curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zuen araubide orokorreko irakaskuntzetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Haur Hezkuntzako bigarren ziklorako Ikastolen Elkartea argitaletxearen Urtxintxa izeneko proiektua baimendu eta dagozkion curriculum materialak ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematea.

2. Aipatu proiektu editorialetik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntza Berriztapen eta Sustapenerako Atalera (Ikasliburu eta Materialen Unitatea), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, eta Ikastolen Elkartea argitaletxera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamarrean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: a0109701