118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

103/2001 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Turismo Masterraren lehenbiziko edizioa egiteko asmoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin Elkarlanerako Protokoloa onetsi eta harekin batera finantzatzeko 4.000.000 pezetako gasturako baimena ematen duena.

Turismoa Nafarroako BPG %4 ingurukoa baldin bada ere, zabaltzen ari den sektorea da, sendotze bidean dagoena eta etorkizun onekoa. Ez dugu ahantzi behar Espainia, batez ere, herri turistikoa dela eta turismoaren joera aldatuz joan dela. Hondartza eta eguzkiaren parean kultura, natura eta turismo aktiboa eskaintzen dituzten aukerak agertu dira, eta hortxe du tokia merkatuan gure Komunitateak.

Nafarroako Gobernuak, horretaz oharturik, plan estrategikoa prestatu du heldu diren urteetarako eta haren helburuen artean Nafarroako iduri turistikoa indartzea dago. Horretarako egungo eskaintza eta zerbitzua hobetu beharrak dira eta kalitateak izan behar du gure eskaintzaren bereizgarri.

Helburu hori erdiesteko berebiziko garrantzia du langile kualifikatu eta espezializatuak izateak, eta eginahalak egin behar dira turismoko profesionalen prestakuntzan.

Hori horrela, Turismo Zerbitzuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, Turismo Master baterako proposamena egin du, profesional kualifikatuak prestatuko dituena, Turismoko plan estrategikoan ezarri bezala Nafarroako garapen turistikorako behar diren goi mailako teknikarien hutsunea betetzeko.

Beraz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin Elkarlanerako Protokoloaren testua onestea, Turismo Masterraren lehenbiziko edizioa egiteko.

2. 4.000.000 pezetako gasturako baimena ematea, indarra duen gastuen aurrekontuaren "Turismo prestakuntza" izeneko 860001-82210-4455-751200 kontusailaren kargura, Departamentuak master horren antolamenduan eginen duen ekarpen ekonomikoa finantzatzeko.

3. Ekarpen ekonomikoaren ordainketa Nafarroako Unibertsitate Publikoak horretarako propio irekitako kontuan eginen da, Elkarlanerako Protokoloan ezarritako moduan.

4. Foru Agindu hau eta bi Eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Foru Agindu hau Nafarroako Unibertsitate Publikoari (Arrosadiko Unibertsitate Campusa, 31006-Iruña), Turismo Zerbitzuari eta Kontabilitate Zentroari jakinaraziko zaie, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamarrean.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

I. ERANSKINA

Irakasleak eta orduak

Turismoko I. Masterraren irakaskuntza jarduera

Irakaskuntza programa

I. modulua.-Nafarroako Ingurune Turistikoaren azterketa

1.-Nafarroako kultur baliabideak: F. Miranda: 16 ordu

2.-Nafarroako natur baliabideak: J. Calvo: 16 ordu

3.-Nafarroako azpiegitura turistikoak: A.E.H.N.: 8 ordu

4.-Zuzendaritza Estrategikoaren hastapenak: R. García: 8 ordu

Denetara: 48 ordu

II. modulua.-Marketing Turistikoa

5.-Marketing-aren oinarriak: M. Elorz: 8 ordu; J.J. Cebolleda: 8 ordu

6.-Turistaren portaeraren azterketa: L. Andreu: 8 ordu; A. González: 8 ordu

7.-Turismoaren informazio sistemak: A. Esteban: 16 ordu

8.-Merkatu ikerketaren saio praktikoa: M. Villanueva: 8 ordu; I. Grande: 8 ordu

9.-Destino eta enpresa turistikoen plangintza estrategikoa: D. Medina: 16 ordu

10.-Produktu eta zerbitzu turistikoak: E. Bigné: 8 ordu; A.E.H.N.: 8 ordu

11.-Produktu eta zerbitzu turistikoen prezioa: J.L. Santos: 8 ordu

12.-Produktu eta zerbitzu turistikoen partiketa: B. Alli (Wagon Lits): 16 ordu

13.-Produktu eta zerbitzu turistikoen komunikazioa: E. Bigné: 8 ordu; L. Andreu: 8 ordu; J.L. Munuera: 8 ordu

Denetara: 144 ordu

III. modulua.-Politika Turistikoa eta Garapen Orekatua

14.-Politika eta antolamendu turistikoa: L. Valdés: 16 ordu

15.-Turismo orekatua: T. López: 8 ordu

16.-Landa turismoa: M. Sánchez: 8 ordu

17.-Nafarroako landa turismoa: Nafarroako Gobernua: 8 ordu

18.-Udalerri turistikoen kalitateko kudeaketa: F. Vera: 8 ordu

19.-Turismoa garatzeko proramak: bikaintasun planak eta dinamizazio turistikoa: F. Vera: 8 ordu

Denetara: 56 ordu

IV. modulua.-Enpresa Turistikoaren Zuzendaritza eta Kudeaketa

20.-Enpresa turistikoak: S. Escalera: 24 ordu

21.-Enpresa turistikoaren araudia: M. Rázquin: 4 ordu; J. Alenza: 4 ordu; M.L. Arcos: 8 ordu; R. Lara: 8 ordu

22.-Enpresa turistikoaren fiskalitatea: C. Olascoaga: 12 ordu

23.-Enpresa turistikoaren antolamendua: P. Arocena: 8 ordu

24.-Enpresa turistikoaren kontratazioa: A.E.H.N.: 8 ordu

25.-Finantzak enpresa turistikorako: R. Santamaría: 12 ordu

26.-Kontabilitatea enpresa turistikorako: F. Lizarraga: 12 ordu

27.-Kontabilitate analitikoa enpresa turistikorako: H. Robleda: 12 ordu

28.-Enpresa turistikoaren kalitatea: J. Merino: 8 ordu

Denetara: 120 ordu

V. modulua.-Europako Programak

29.-Europako programak: Nafarroako Partzuergo Turistikoak: 32 ordu

Denetara: 32 ordu

VI. modulua.-Garapen Turistikoaren proiektua Nafarroarako

30.-Ingurunearen azterketa. Helburuak zehaztu. Marketing plana: T. García: 50 ordu; M. Villanueva: 50 ordu

Denetara: 100 ordu

VII. modulua.-Hizkuntzak

Ingelesa (2 maila): R. Lander: 100 ordu

Frantsesa (2 maila): I. Vangenechten: 100 ordu

Alemana: B. Muro: 100 ordu

Denetara: 300 ordu

VIII. modulua.-Praktikak partzuergo Turistikoetan

Praktikak: Partzuergoak: 200 ordu

Denetara: 200 ordu

Irakaskuntza orduak, denetara: 1.000 ordu

II. ERANSKINA

Turismoko I. Masterraren aurrekontua

Gastuen aurrekontua

1.-Kanpoko irakasleak (400x16.000): 6.400.000

2.-Hizkuntzen irakaskuntza (500x5.750): 2.875.000

3.-Hautaketa probak: 200.000

4.-Proiektu turistikoak: 600.000

5.-Mintegi praktikoak: 1.000.000

6.-Dietak eta kilometrajea: 2.000.000

7.-Ikasleen asegurua: 120.000

8.-Zuzendaritza: 650.000

9.-Fundazioaren koordinazioa: 1.000.000

10.-A.Z.L.: 2.700.000

11.-Irakaskuntzako materiala: 1.500.000

12.-Publizitatea: 500.000

1. atala, denetara: 19.545.000

13.-NUParendako ekarpena (%10): 1.954.500

2. atala, denetara: 1.954.500

14.-Espedienteari hasiera ematea: 93.375

15.-Titulua ematea: 243.200

Administrazioaren prezioak, denetara: 336.575

Gastuak, denetara: 21.836.075

Dirusarreren aurrekontua:

1.-Matrikula (25x621.800): 15.545.000

2.-Ikasketa tasak (NUParendako ekarpena: %10): 1.954.500

3.-Dirulaguntzak: 4.000.000

1. atala, denetara: 21.499.500

4.-Espedienteari hasiera ematea: 93.375

5.-Titulua ematea: 243.200

2. atala, denetara: 336.575

Dirusarrerak, denetara: 21.836.075

Iragarkiaren kodea: a0109226