118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

176/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, behin-behineko izena "Tafalla II" izanen duen Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzen duena, Tafallako "Tafalla" Bigarren Hezkuntzako Institutuko hainbat ikasketa bereiztearen ondorioz.

Berariazko Lanbide Heziketaren ezarpena aurrera doan heinean irakaskuntza mota hori ematen duten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan gero eta premia bereziagoak sortu dira antolakuntzaren eta pedagogiaren arloan.

Premia horiek argi azaldu dira LOGSE aurretik Lanbide Heziketa eman duten ikastetxeetan, zeinek Foru Komunitateko Hezkuntza Sistema berrantolatu zenean Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxe batzuekin bat egin baitzuten, Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak (1995-4-7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuak (1996-4-8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) aldatu zuenak xedatutakoari jarraikiz.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, ikastetxe horietako heziketa zikloen ezarpena sendotu ondoren, erabaki du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzetatik Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntza bereiztea, Batxilergo Teknologikoa salbuetsiz.

Neurri horrekin Berariazko Lanbide Heziketako ikastetxeak lan mundura bideratu nahi dira, lan arloko eskakizun eta aldaketei erantzuteko gai izanen den kudeaketa autonomo eta malgurako oinarriak jarriz.

Tafallako B.H.I., "Sancho el Mayor" institutua eta Lanbide Heziketako institutua bat egitetik sortua, une honetan aipatu baldintzetan dago eta, beraz, Hezkuntza Sistemaren helburuak hobeki betetze aldera, bidezkoa da Institutu horretatik Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntza eta Batxilergo Teknologikoa bereiztea.

Otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuen Erregelamendu Organikoa onesten baitu (1997-3-14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), bere 2. artikuluan xedatzen du Nafarroako Gobernuak sortu eta kenduko dituela, Foru Dekretuz, Bigarren Hezkuntzako institutuak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aurrez hala proposaturik.

Espedientearen gaineko txostena Hezkuntzako Batzorde Nagusiak/Nafarroako Eskola Kontseiluak eman du eta irakasleen ordezkari sindikalei horren berri eman zaie.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hogeita bosteko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. 2001eko uztailaren 1eko ondorioekin, honako datu hauek dituen Bigarren Hezkuntzako institutu hau sortzea:

Behin-behineko izena: "Tafalla II".

Araubidea: egunekoa.

Helbidea: Tuterako etorbidea, 6.

Herria: Tafalla.

Probintzia: Nafarroa.

Titularra: Hezkuntza eta Kultura Departamentua.

Hezkuntza eskaintza:

-Batxilergo Teknologikoa

-Erdi mailako heziketa zikloak: Mekanizazioa, Soldadura eta galdaragintza, Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak eta Administrazio kudeaketa.

-Goi mailako heziketa zikloak: Administrazioa eta finantzak eta Instalazio elektroteknikoak.

-Lanbide hastapeneko programak: Iturgintzako langilea eta Bulegoko laguntzailea.

-Goi mailako zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroa.

Eskaintza hau aldatzen ahal du Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, hezkuntzaren plangintzaren arabera.

2. artikulua. "Tafalla" Bigarren Hezkuntzako Institutua 2001eko uztailaren 1etik aurrera "Tafalla I" deituko da behin-behinekoz. Ikastetxe honetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak emanen dira eta Natur eta Osasun Zientzietako eta Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoak.

3. artikulua. "Tafalla I" BHIko irakasleek lehentasuna izanen dute, titular direneko espezialitatearen arabera, zein arlo eta irakasgaitan gaituak dauden, horiexek emateko sortu berri den "Tafalla II" BHIn, ikastetxe honetan behin betiko destinoko irakasle espezialistak ez dauden bitartean.

4. artikulua.

4.1. "Tafalla" BHIko bereizketak ukitzen dituen langileak eta behin betiko destinoa bertan dutenak sortu berri den "Tafalla II" BHIri atxikiko zaizkio. Ukitutako langileen zerrenda Foru Dekretu honen I. Eranskinean ageri da.

4.2. Langile horiek "Tafalla II" Bigarren Hezkuntzako Institutu berriari atxikitzeak 2001eko irailaren 1etik aurrera izango du eragina. Atxikipen horrek ez die langile ukituei "Tafalla" Bigarren Hezkuntzako Institutuan zuten antzinatasuna galaraziko.

4.3. II. Eranskinean irakasle ez diren langileen lanpostu hutsen zerrenda ageri da. Horiek ere "Tafalla II" BHIri atxikiko zaizkio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Hezkuntza eta Kultura kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

"Tafalla II" BHI berriari atxikitako langileen zerrenda

N.A.N. DEITURAK ETA IZENA K I D E G O A E S P E Z I A L I T A T E A

50.689.415 Barneto Carmona, M.ª Teresa Bigarren Hezkuntzako irak. Enpresen administrazioa

29.144.725 Martínez Zúñiga, Esther Bigarren Hezkuntzako irak. Enpresen administrazioa

16.004.810 Salazar Fernández, José I. Bigarren Hezkuntzako irak. Enpresen administrazioa

14.575.281 Pinedo Otaola, José Ignacio Bigarren Hezkuntzako irak. Esparru zientifiko-teknikoa

15.812.801 Sobejano Delgado, Villar L.H.ko irakasle teknikoa Esparru praktikoa

15.772.141 Alfaro Alfaro, Antonio Bigarren Hezkuntzako irak. Esparru soziolinguistikoa

72.247.333 Romero Rodríguez, Santiago Bigarren Hezkuntzako irak. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

33.417.194 Jaso Marquina, Luis Miguel L.H.ko irakasle teknikoa Instalazio elektroteknikoak

18.162.466 Lanaspa Allué, José Carlos L.H.ko irakasle teknikoa Instalazio elektroteknikoak

29.145.569 Núñez Ortiz, Jesús M.ª L.H.ko irakasle teknikoa Instalazio elektroteknikoak

18.201.640 Sanz Induráin, Jaime L.H.ko irakasle teknikoa Instalazio elektroteknikoak

15.715.516 Ciáurriz Cornago, Julio L.H.ko irakasle teknikoa Makinen mekanizazio eta mantenimendua

15.828.210 Laita Apostúa, Jesús M. L.H.ko irakasle teknikoa Makinen mekanizazio eta mantenimendua

72.646.228 Cortijo Yoldi, Antonio Bigarren Hezkuntzako irak. Fabrikazio mekanikoaren antolam. eta proiektuak

15.847.016 Flamarique Casanova, Pedro José Bigarren Hezkuntzako irak. Fabrikazio mekanikoaren antolam. eta proiektuak

16.008.156 Lázaro Viloche, Pedro Bigarren Hezkuntzako irak. Fabrikazio mekanikoaren antolam. eta proiektuak

15.723.376 Celayeta González, Luis Bigarren Hezkuntzako irak. Sistema elektrotekniko eta automatikoak

15.733.765 Sagüés Palacios, Miguel A. Bigarren Hezkuntzako irak. Sistema elektrotekniko eta automatikoak

72.666.167 Aguirre Santolaya, Olga L.H.ko irakasle teknikoa Administrazio kudeaketako prozesuak

"Tafalla II" BHI berriari atxikitako irakasleez besteko langileen zerrenda

N.A.N. DEITURAK ETA IZENA LANPOSTU ZENBAKIA L A N P O S T U A

15.827.587 Izco Ibáñez, María Olga 32368 Administrari ofiziala

15.842.830 Gabari Valencia, Pedro 31652 Administrari ofiziala

15.827.231 Larraz Abadía, María Josefa 32608 Garbiketako langilea

15.800.343 Asenjo Elizalde, Lucía 30550 Garbiketako langilea

15.841.894 Rosa Hernández, Juana María 31673 Zerbitzu orokorrak

II. ERANSKINA

"Tafalla II" BHI ikastetxe berriari atxikitako irakasleez besteko langileen lanpostu hutsen zerrenda

N.A.N. DEITURAK ETA IZENA LANPOSTU ZENBAKIA L A N P O S T U A

Lanpostu hutsa 35831 Eskolazaina

Iragarkiaren kodea: A0107163