118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

970/2001 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Andosillako Udal Plana aldatzeko espedientea, udalak berak sustatua, behin betikoz onesten duena. Espedientea hirigintza arautegiari eta zenbait eremuri dagokie.

Andosillako Udalak Udal Plana aldatzeko espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dezaten. Espedientea hirigintza arautegiari eta ondoko eremu hauei buruzkoa da:

-Posta Bulegoa (154. lurzatia, 2. poligonoa); 4. poligonoko 394. lurzatia; UC-18 eta UC-19 unitateak (Los Huertos kalea eta Virgen de la Cerca etxebizitza multzoa); 5. poligonoko 1081 eta 1082. lurzatiak (Udal Planeko 675 eta 676. lurzatiak); eta industrialdea.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Andosillako Udal Plana aldatzeko espedientea, udalak berak sustatua. Espedientea hirigintza arautegiari eta zenbait eremuri dagokio.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Andosillako Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita bederatzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0109301