118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

909/2001 FORU AGINDUA, abuztuaren 16koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2001eko kanpainarako, toki entitateentzako mendi lanetarako dirulaguntzen deialdiko seigarren oinarria aldatzen duena. Lan horiek 2001eko azaroaren 1erako behar dute hasiak egon.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, martxoaren 13ko 320/2001 Foru Aginduaren bidez, 2001eko kanpainarako, toki entitateentzako mendi lanetarako dirulaguntzen araubidea ezarri zuen.

Deialdiko seigarren oinarrian, Foru Aginduaren eranskinean, esaten da dirulaguntza hartzen duten lanek 2001eko irailaren 15erako hasiak beharko dutela.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak txosten batean aholkatu du lanak hasteko eguna aldatu eta 2001eko azaroaren 1a izan dadila.

Horrenbestez, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren proposamena ikusirik,

AGINDU DUT:

1. 2001eko kanpainarako, toki entitateentzako mendi lanetarako dirulaguntzen deialdiko seigarren oinarria aldatzea. Lan horiek 2001eko azaroaren 1erako behar dute hasiak egon.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko ohiko hedabideetan argitara dadila xedatzea.

3. Foru Agindu hau Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura igortzea.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamaseian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebiztza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0109034