118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Murillo el Cuenden instalazio elektriko berria jartzeko. 6923 A.T.-JAA/jlp espedientea.

Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak administrazio baimena eskatu du ondokoa paratzeko:

13,2 KV-ko lur gaineko deribazioa "Caparroso-Arrada" lineako 0212 zk.ko euskarritik hasita; 250 metro, metalezkoak, LA-56, bukaera aterpez kanpoko EZn, 1 x 25 KVA; 13,2-20/0,4 KV, "El Caracol" alderdian, Arradako mugapean, Murillo el Cuende udalerrian.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, iragarki hau argitaratu eta hogei eguneko epean, eskaera honi buruzko alegazioak aurkezten ahalko dira bi aletan, Nafarroako Gobernuaren Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Industri Segurtasunerako Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua).

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren lauan.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0109357