118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

175/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, behin-behineko izena "San Miguel de Aralar II" izanen duen Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzen duena, Altsasuko "San Miguel de Aralar" Bigarren Hezkuntzako Institutuko hainbat ikasketa bereiztearen ondorioz.

Berariazko Lanbide Heziketaren ezarpena aurrera doan heinean irakaskuntza mota hori ematen duten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan gero eta premia bereziagoak sortu dira antolakuntzaren eta pedagogiaren arloan.

Premia horiek argi azaldu dira LOGSE aurretik Lanbide Heziketa eman duten ikastetxeetan, zeinek Foru Komunitateko Hezkuntza Sistema berrantolatu zenean Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxe batzuekin bat egin baitzuten, Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak (1995-4-7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuak (1996-4-8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) aldatu zuenak xedatutakoari jarraikiz.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, ikastetxe horietako heziketa zikloen ezarpena sendotu ondoren, erabaki du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzetatik Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntza bereiztea.

Neurri horrekin Berariazko Lanbide Heziketako ikastetxeak lan mundura bideratu nahi dira, lan arloko eskakizun eta aldaketei erantzuteko gai izanen den kudeaketa autonomo eta malgurako oinarriak jarriz.

"San Miguel de Aralar" B.H.I., Altsasuko "San Miguel de Aralar" institutua eta Altsasuko Lanbide Heziketakoa bat egitetik sortua, une honetan aipatu baldintzetan dago eta, beraz, Hezkuntza Sistemaren helburuak hobeki betetze aldera, bidezkoa da Institutu horretatik Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntza bereiztea.

Otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuen Erregelamendu Organikoa onesten baitu (1997-3-14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), bere 2. artikuluan xedatzen du Nafarroako Gobernuak sortu eta kenduko dituela, Foru Dekretuz, Bigarren Hezkuntzako institutuak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak aurrez hala proposaturik.

Espedientearen gaineko txostena Hezkuntzako Batzorde Nagusiak/Nafarroako Eskola Kontseiluak eman du eta irakasleen ordezkari sindikalei horren berri eman zaie.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hogeita bosteko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. 2001eko uztailaren 1eko ondorioekin, honako datu hauek dituen Bigarren Hezkuntzako institutu hau sortzea:

Behin-behineko izena: "San Miguel de Aralar II".

Araubidea: egunekoa.

Helbidea: Zelai k., z.g.

Herria: Altsasu

Probintzia: Nafarroa.

Titularra: Hezkuntza eta Kultura Departamentua.

Hezkuntza eskaintza:

-Erdi mailako heziketa zikloak: Mekanizazioa, Soldadura eta galdaragintza, Instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa.

-Goi mailako heziketa zikloak: Merkataritza kudeaketa eta marketina.

-Lanbide hastapeneko programak: Soldadurako langilea.

Eskaintza hau aldatzen ahal du Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, hezkuntzaren plangintzaren arabera.

2. artikulua. "San Miguel de Aralar" Bigarren Hezkuntzako Institutua 2001eko uztailaren 1etik aurrera "San Miguel de Aralar I" deituko da behin-behinekoz. Ikastetxe honetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak emanen dira eta Natur eta Osasun Zientzietako eta Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoak, bai eta Batxilergo Teknologikoa ere.

3. artikulua. "San Miguel de Aralar I" BHIko irakasleek lehentasuna izanen dute, titular direneko espezialitatearen arabera, zein arlo eta irakasgaitan gaituak dauden, horiexek emateko sortu berri den "San Miguel de Aralar II" BHIn, ikastetxe honetan behin betiko destinoko irakasle espezialistak ez dauden bitartean.

4. artikulua.

4.1. "San Miguel de Aralar" BHIko bereizketak ukitzen dituen langileak eta behin betiko destinoa bertan dutenak sortu berri den "San Miguel de Aralar II" BHIri atxikiko zaizkio. Ukitutako langileen zerrenda Foru Dekretu honen I. Eranskinean ageri da.

4.2. Langile horiek "San Miguel de Aralar II" Bigarren Hezkuntzako Institutu berriari atxikitzeak 2001eko irailaren 1etik aurrera izango du eragina. Atxikipen horrek ez die langile ukituei "San Miguel de Aralar" Bigarren Hezkuntzako Institutuan zuten antzinatasuna galaraziko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Hezkuntza eta Kultura kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Altsasuko "San Miguel de Aralar II" BHI berriari atxikitako irakasleen zerrenda

N.A.N. DEITURAK ETA IZENA K I D E G O A E S P E Z I A L I T A T E A

15.852.623 Bengoechea Inchausti, M. Arantxa Bigarren Hezkuntzako irak. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

15.838.551 García Lorente, Jesús M.ª L.H.ko irak. teknikoak Instalazio elektroteknikoak

72.669.531 Celayeta Elzaurdia, Luis M.ª L.H.ko irak. teknikoak Makinen mekanizazio eta mantenimendua

15.804.889 Munárriz Osés, Jaime L.H.ko irak. teknikoak Makinen mekanizazio eta mantenimendua

29.149.387 Bustingorri Mendigacha, Justo L.H.ko irak. teknikoak Makinen mekanizazio eta mantenimendua

29.140.664 Maiora Mendía, Ignacio Hugo Bigarren Hezkuntzako irak. Merkataritzako antolamendua eta kudeaketa

15.754.267 Arrarás Noáin, Juan Ignacio Bigarren Hezkuntzako irak. Fabrikazio mekanikoaren ant. eta proiektuak

72.644.635 Urtasun Urdániz, José Angel L.H.ko irak. teknikoak Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea

18.826.665 Garisoáin Lerendegui, Fco. Javier L.H.ko irak. teknikoak Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea

18.198.994 Erro Ibero, Alfonso Javier L.H.ko irak. teknikoak Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea

Altsasuko "San Miguel de Aralar II" BHI berriari atxikitako irakasleez besteko langileen zerrenda

N.A.N. DEITURAK ETA IZENA LANPOSTU ZENBAKIA L A N P O S T U A

33.415.034 Arizaleta Primo, Enrique 35630 Administrari laguntzailea

15.739.214 El Busto Laita, José 31345 Eskolazaina

15.831.610 Beramendi Espinosa, Antonio 30783 Eskolazaina

06.173.003 Mascaraque Moreno, Josefa 33121 Garbiketako langilea

72.647.437 Lozano Alvarez, Rosario 32841 Garbiketako langilea

15.840.377 Tiscar Marín, María Paula 34553 Garbiketako langilea

Iragarkiaren kodea: A0107162