118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

768/2001 EBAZPENA, irailaren 12koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Galarko Comarca-2 industrialdeko sarbideak" proiektua teknikoki onetsi eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak "Galarko Comarca-2 industrialdeko sarbideak" proiektua, Cintec, S.L.k prestatua, aurkeztu du, onets dadin.

Galar Zendeako Comarca-2 industrialdea Udalez Gaindiko Proiektu Sektorial deklaratzeko Nafarroako Gobernuak 2000ko uztailaren 31n hartutako Erabakian eta jendaurreko aldia bukatu ondoren proiektu hori onesteko Nafarroako Gobernuak 2001eko maiatzaren 14an hartutako Erabakian ezarritakoaren arabera, hasierako aldian industrialdeko sarbiderako balioko badu ere, Iruñerriko Arau Subsidiarioetan aurreikusitako bidearen parte izanen da, Iruña-Logroño N-111 errepidearen eta Noain-Ezkirotz NA-6001 errepidearen arteko zatia osatuko baitu, eta, beraz, Foru Komunitateko errepideen sarean sartuko da.

Sarbidea NA-6001 errepidean hasiko da, biribilgune itxi berri batean, Safel eta CLH-ra joateko bidegurutzean. 501 metroko saihesbide bat eginen da, galtzada bikoitzekoa eta erdibitzaileduna, biribilgune berri batean bukatuko dena, eginen den Comarca-2 industrialdera sartzeko.

Zeharkako sekzioa bi galtzadakoa da, bi erreikoak (bakoitza 3,50 metrokoa), barneko bazterbidea metro batekoa eta kanpokoa 2,50 metrokoa, 2,50 metroko erdibitzailea, espero den trafikorako nahikoa izanen dena.

Bi biribilgune proiektatu dira, lehenbizikoa, lanaren hasieran egonen da eta 40 metroko barneko erradioa izanen du, eta bigarrena, lanaren bukaeran 26 metroko barneko erradioarekin.

Drainatze lanetan aipatzekoa da Elortz ibaiaren gaineko zubia; 27 metroko baoa izanen du eta 0+170 k.p.an egonen da.

Ukitutako zerbitzuei dagokienez, zerbitzurako galeria bat proiektatu da; 0+600 k.p.an egonen da eta 1,00 x 1,50 metroko sekzioa izanen du. Hornidura eta saneamendu hodiak, hala nola telefono, elektrizitate eta gas naturaleko sareak aldatu beharko dira.

Inguruko paisaiarekikoak kontuan hartu dira, obra egindakoan itxura atsegina izan dezan. Horretarako, trazaduraren eitea landaketen bidez itxuratu da.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. Teknikoki onestea "Galarko Comarca-2 industrialdeko sarbidea" proiektua.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea. Ondasun eta eskubide horien zerrenda Ebazpen honen eranskinean dago.

3. Proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean jartzea 20 egun baliodunetan. Epe horretan edozeinek aurkeztu ahal izanen ditu nahi dituen ohar edo alegazioak, bai eta argitara emandako zerrendan egin diren akatsak zuzentzeko behar diren datuak ere, idatziz. Horretarako, interesatuek aztergai izanen dituzte lurzatien planoak Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko bulegoetan eta Galarko herriko etxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Galarko Udalari, zeinari lurzatien planoen kopia igorriko baitzaio, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamabian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA

GALARKO UDALERRIA

GA-00 FERRER AZCARATE, MANUELA SAN IGNAZIO ETORB., 7-4.A ESK.

IRUÑA 6.900 3 114 ALORRA

GA-01 FERRER AZCARATE, MANUELA SAN IGNAZIO ETORB., 7-4.A ESK.

IRUÑA 4.393 3 110 ALORRA

GA-02 FERRER AZCARATE, MANUELA SAN IGNAZIO ETORB., 7-4.A ESK.

IRUÑA 3.620 3 113 ALORRA

GA-03 URRIZA LARREA, GERARDO SAN ANDRES, Z.G.

SORAUREN 297 2 33 ALORRA

GA-04 SILVELA SANDUA, CARLOTA SAN ADRIAN, 3

EZKIROTZ 988 2 269 ALORRA

GA-05 ROMERO LARRAZ, PABLO PARAJA DEL ESTALPE, 18

EZKIROTZ 2.620 2 270 ALORRA

GA-06 NUIN LARRAINZAR, ANGELES MAYOR, 2

EZKIROTZ 7.032 2 271 ALORRA

GA-07 IZU IBARROLA, JESUS MARIA SERAFIN OLAVE, 2-1.A B

IRUÑA 11.598 2 273 ALORRA

GA-08 B.S.H. FABRICACION, S.A. ITAROA, 1

UHARTE 274 2 369 LARREAK

GA-09 IBAÑEZ MONREAL, ANGEL MAYOR, 13

EZKIROTZ 1.633 2 372 ALORRA

GA-10 VERA AZCONA, SERAFIN DEL RIO, 6

EZKIROTZ 1.047 2 292 LARREAK

Iragarkiaren kodea: A0109779