118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

623/2001 EBAZPENA, uztailaren 25ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Tuterako Ekialdeko Saihesbidea egitea" izeneko proiektua erredaktatzeko lanak adjudikatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Herrilan zuzendari nagusiak uztailaren 25ean emandako 623/2001 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: "Tuterako Ekialdeko Saihesbidea egitea".

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

-Adjudikazioaren prezioa: 14.950.000 pezeta (89.851,31 euro).

-Adjudikazio-hartzailea: Cima Ingenieros, S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0109410