118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

596/2001 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "N-121-A errepidean (Iruña-Frantzia Belaten barna), Ostizko Saihesbidea egitea" izeneko proiektua erredaktatzeko lanak adjudikatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Herrilan zuzendari nagusiak uztailaren 5ean emandako 596/2001 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: "N-121-A errepidean (Iruña-Frantzia Belaten barna), Ostizko Saihesbidea egitea".

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

-Adjudikazioaren prezioa: 8.393.237 pezeta (50.444,37 euro).

-Adjudikazio-hartzailea: Ingeniería y Economía del Transporte, S.A. (INECO).

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0109411