118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

447/2001 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Melidako hondakin uren eragozlea" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, maiatzaren 8ko 275/2001 Ebazpenaren bidez, "Melidako hondakin uren eragozlea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari ekin zion eta proiektu hori eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda hamabost egunez jendaurrean jarri zituen.

Epe hori iraganik, alegaziorik aurkeztu ez denez, bidezko da proiektu hori behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 407/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Melidako hondakin uren eragozlea" izeneko proiektua behin betikoz onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau Mélida eta Santakarako Udalei jakinaraztea. Ohartarazten zaie haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 114.2, 115 eta 116. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren lauan.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A0109360