118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

342/2001 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako B.H.I.etako hainbat heziketa ziklotarako automatizazio, mekanizazio eta informatika ekipoak erosteko 238.151,05 euro (39.625.000 pezeta) gastatzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako B.H.I.etako hainbat heziketa ziklotarako automatizazio, mekanizazio eta informatika ekipoak kontratatzeko. Hona hemen ezarri diren baldintza orokorrak:

-Modua: lehiaketa. Presako tramitazioa.

-Xedea: Nafarroako B.H.I.etako hainbat heziketa ziklotarako automatizazio, mekanizazio eta informatika ekipoak kontratatzea.

-Aurrekontua: 238.151,05 euro (39.625.000 pezeta).

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun baliodunera arte, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan baimendutako edozein bideren bitartez.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta seigarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/inversioneseducacion), eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoetako telefono zenbaki hauetara deituz gero, pleguak jasotzeko helbidea emanen dute: 948-426530 eta 948-426606.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

............ jaun/andreak, ...........(e)koak, ..............ren izenean, Nafarroako B.H.I.etako hainbat heziketa ziklotarako automatizazio, mekanizazio eta informatika ekipoak kontratatzeko 2001eko .............aren .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela lan hori, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Proposatzailearen izena eta izenpea)

1. lotea.-Zelula malgurako errobota: 36.060,73 euro (6.000.000 pezeta).

2. lotea.-Hari bidezko elektrohigadurako makina: 90.151,82 euro (15.000.000 pezeta).

3. lotea.-Informatika ekipoak: 22.087,19 euro (3.675.000 pezeta).

4. lotea.-Zelula malguko estazioa: 54.091,09 euro (9.000.000 pezeta).

5. lotea.-Kontserbagintza ekipoak: 35.760,22 euro (5.950,000 pezeta).

Iragarkiaren kodea: A0109490