118. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Alkatetzaren 17/2001 zenbakiko ebazpena

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legeko 21.1.g) artikulua ikusirik, bertan zehazten baita alkateak berea duela eskurantza hau: "lan eskaintza publikoa onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat, lanpostuak betetzeko oinarriak onestea eta finkoak nahiz aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak banatzea".

Udalak, 2001eko maiatzaren 8an egindako osoko bilkuran, 2001eko plantilla organikoa onetsi zuen, eta gidari- zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua hutsik ageri zen. Lan eskaintza publikoa 85. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko uztailaren 13koan, argitaratu zen.

Hori guztia ikusirik, toki araubidearen arloan indarra duen legeriak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehendabizi.-Gidari-zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lanaldi osoko lan araubidean eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea, ebazpen honi erantsitako testuaren arabera.

Bigarrena.-Ebazpen hau nahiz deialdiaren oinarriak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzaten.

Hirugarren.-Oinarriak Udaleko iragarki oholean argitaratzeko agintzea.

Miranda-Argan, bi mila eta bateko uztailaren hogeita zazpian. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

GIDARI-ZERBITZU ANITZEKO ENPLEGATUA, LAN ARAUBIDE FINKOAN, IZATEKO LANPOSTU BAT OPOSIZIO-LEHIAKETAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi hau dela bide izendatuko den izangaia karguaz jabetzen den egunetik lan-kontratudun finkoa izanen da ondore guztietarako, eta Gizarte Segurantzan afiliatu eta alta emanen zaio, lan-legerian aurreikusitako probaldiaren kalterik gabe.

1.2. Urteko ordainsari gordina 2.496.876 pezetakoa izanen da. Zenbateko horretan sarturik dago lanpostuaren jabetza hartzen den egunean hura betetzeagatik izan litezkeen lansari eskubide guztien ordainketa.

1.3. Izendatuek Miranda-Argako udal mugapean bizi beharko dute.

1.4. Lanaldiaren araubidea arautegi aplikagarrian ezarritakoa izanen da, eta bai opor, jaiegun, sari- ordainketa eta gainerako eskubideen araubidea ere. Hala eta guztiz, administrazio organo eskudunek lanaldia aldatu ahal izanen dute zerbitzuak hala behar duenean.

1.5. Izendatuak deialdi honetako lanpostuaren kategoriari dagozkion lanak eta eginkizunak izanen ditu, besteak beste, ondoko hauek:

1.-Udal makineria eta ibilgailu guztiak gidatu, erabili, zaindu, mantendu eta abar, eta udal organo eskudunek egozten dizkioten eginkizun guztiak.

2.-Nekazaritzako lanak egitea, mota guztietakoak, Monte Bajoko finkan, herrilurretako finketan, edo Udalak, bestelako edozein tituluren bitartez ustiatzen dituenetan, aipatu finketako nekazaritzako ustiapenarekin zuzenean edo zeharka zerikusia dutenean (goldatu, erein, ongarritu, belar hilkaria bota, uzta bildu eta abar).

3.-Udal instalazio eta eraikinak mantentzeko lan txikiak (igeltsaritza, iturgintza, zurgintza, elektrizitatea eta abar).

4.-Eraikuntzako lanak, bere kategoriari badagozkio.

5.-Herriko berdeguneak mantendu (parkeak eta lorategiak), jabari publikoko zuhaitzak kimatu, eta lorazaintzako lanak, oro har.

6.-Soldadura lanak.

7.-Herrilurreko makalak landatu, ureztatu, area pasatu, kimatu eta tratatzea.

8.-Herrilurreko lurzatiak kontrolatzea, bai ureztalurrekoak bai sekaineakoak.

9.-Herrilurrean eskua sar ez dadin ikuskatu eta kontrolatzea.

10.-Landetako ingurunea zaintzea.

11.-Udaleko arduradunak egozten ahal dizkion bestelako lanak, dagokion eskumenean sartzen badira.

12.-Bideak zaindu eta mantentzea, udal makineria erabiliz.

13.-Hilerria garbitzea.

14.-Udal eraikinetako beheko solairuak eta biltegiak zaindu eta garbitzea.

15.-Udal eraikinetako instalazioen funtzionamenduan diren anomalien berri ematea Udalari.

16.-Udal instalazioen eta eraikinen, bideen eta gainerako ondasunen mantenimendurako egin beharreko lanak izanen dira halako espezializazio baten beharrik ez dutenak, baina nolabait lanbidearen berri izatea eta nolabaiteko trebezia izatea eskatzen dutenak.

17.-Udal zerbitzuak ematea, edozein motakoak, eta Alkatetzak nola Udalbatzak egozten dizkion gainerako eginkizunak, bere eskumenen, mailaren eta kategoriaren barnean sartzen badira.

2.-Izangaiek bete beharreko beharkizunak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek beharkizun hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Adin nagusikoa eta Europar Batasuneko herritarra izatea.

b) Gutxienez titulu hauetakoren bat edo baliokideren bat edukitzea: Eskola Graduatua, lehen graduko Lanbide Heziketa.

c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko gaitasuna kenduta edo etenda ez edukitzea eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

e) B motako gida-baimena edukitzea, gutxienez.

3.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak Udaleko sarreren erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, goizeko hamaiketatik arratsaldeko ordu bata arte, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturaletan. Eskabideak deialdi honen I. eranskinean dagoen ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Izangaiek baldintza hauetako 2.1. puntuan ezarri diren beharkizunak betetzen dituztela frogatzeko agiriak, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, eta epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduen egiaztagiriak, eskabidearekin batera aurkeztu behar dituzte. Hain zuzen ondoko agiri hauek ekarri behar dituzte:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) B motako gida-baimenaren fotokopia konpultsatua.

c) Ikasketa tituluaren fotokopia konpultsatua.

d) Kasua bada, deialdi honetako lanpostuaren ezaugarriak dituzten lanpostuetan aritu izanaren ziurtagiria edo ziurtagiriak

3.3. Eskabideak aurkezteko ezarri den epea luzaezina da.

4.-Hautagaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Hautagai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondorengo hamar egun baliodunetan, erreklamazioak aurkeztu ahal izanen dituzte eta beren akatsak zuzendu, halakorik bada.

4.3. Epe hori amaitu eta erreklamazioak ebatzi ondoren, Alkatetzak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du. Aldi berean saioen hasierako eguna argitaratuko da.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Epaimahai kalifikatzailean honako hauek izanen dira:

-Mahaiburua: María Teresa Iradiel Ibáñez, Miranda-Argako Udaleko alkate andrea.

-Ordezkoa: José Daniel Elizalde Iradiel, Miranda-Argako Udaleko alkateorde jauna.

-Mahaikidea: Alberto Villafranca Escribano jauna.

-Ordezkoa: Javier López Elduayen jauna.

-Mahaikidea: José Luis Gorricho García jauna.

-Ordezkoa: José Luis Riaño Ruiz jauna.

-Mahaikidea: Tomás Díaz Cirauqui jauna.

-Ordezkoa: Carlos Pernaut jauna.

-Mahaikidea: Miguel Sarasa Músquiz jauna.

-Ordezkoa: Alberto Olloqui Terés jauna.

-Idazkaria (hizpidearekin eta botorik gabe): Alfonso Carlos Gamboa Baztán jauna.

-Ordezkoa: Juan Ignacio Zubiaur Carreño jauna.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu behar da. Eratu eta jardun ahal izan dezan, gutxienez kideen gehiengo osoak bildu behar du.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu arau hauen interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartu ahal izango ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Adituen jarduna beren espezialitate teknikoetara mugatuko da.

6.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehendabizi lehiaketa eta ondotik oposizioa.

6.2. Oposizioa hasteko eguna onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratzearekin batera jarriko da.

6.3. Ondorengo probak egiteko egunak epaimahaiak iragarriko ditu hurrenez hurren, erregelamenduzko eran, Miranda-Argako Udaleko iragarki-oholean iragarkiak jarriz.

7.-Lehiaketa fasea.

7.1. Epaimahaiak baloratu eginen ditu izangaiek azaldutako merezimenduak, behean ageri den baremoaren arabera. Izangaiek oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean azaldu behar dituzte merezimenduak eta bai agiri bidez frogatu ere. Jatorrizko frogagiriak edo behar bezala konpultsatutako kopiak aurkeztu behar dituzte, bestela merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

7.2. Merezimenduak. Deialdi honetako lanpostuaren ezaugarriak dituzten lanpostuetan aritua izatea: administrazio publikoetan: 2 puntu urte oso bakoitzeko; enpresa pribatuetan: puntu bat urte oso bakoitzeko.

Lehiaketa fasean, gehienez ere, 10 puntu bil daitezke, eta puntuazio hori ez da baztergarria izanen.

7.3. Epaimahaiak noiznahi eskatu ahal izanen ditu lehiatzaileek azaldutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

7.4. Lehiaketa fasea bukatutakoan epaimahaiak izangaien izenen eta bakoitzak lehiaketa fasean lortutako puntuen zerrenda argitaratuko du Udaleko iragarki-oholean, oposizio faserako ezarritako data baino hiru egun lehenago, gutxienez ere.

Epe horretan izangaiek alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izanen dituzte, merezimenduen balorazioaren aurka.

8.-Oposizio fasea.

8.1. Oposizioan ariketa hauek eginen dira:

a) Lehen ariketa: udal makineria edo antzeko ezaugarriak dituena (nekazaritzako traktorea atoiarekin, pala eta abar) erabiltzea. Ariketa honengatik, gehienez 40 puntu bil daitezke. Epaimahaiak zehaztuko du probak nola eta zein denboratan garatuko diren.

Probak egin aurretik, deialdira behin betikoz onartutako izangaiei aukera emanen zaie udal makineriarekin ariketak egiteko, erabiltzen ikas dezaten. Udalak zehaztuko ditu ariketa horiek egiteko modua eta denbora, guztiendako baldintza berberak bermatuz.

b) Bigarren ariketa: deialdi honetako 1.5. puntuan adierazitako zereginekin zerikusia duten lan txikiak egitea. Materialak emanen dira. Ariketa honengatik gehienez 25 puntu bil daitezke. Epaimahaiak zehaztuko du zenbat denbora egonen den proba egiteko.

c) Hirugarren ariketa: aukera anitzetako galdetegiari idatziz erantzutea. Galderak epaimahaiak prestatuko ditu eta lanpostuarekin zerikusia izanen dute. Honako gaien gainekoak izan daitezke: nekazaritza, makineria, igeltserotza, lorazaintza eta bete beharreko lanpostuarekin zerikusia duten gainerako gaiak. Ariketa honengatik, gehienez 15 puntu eskura daitezke.

Epaimahaiak zehaztuko du proba bakoitzaren iraupena.

Epaimahaikide bakoitzak bere kalifikazioa eman beharko du eta kalifikazio guztien bataz-bestekoa izanen da ariketa hartako puntuazioa.

8.2. Oposizioko ariketengatik, gehienez 80 puntu eskura daitezke.

8.3. Elkarrizketa pertsonala: oposizio faseko probak bukatu ondoren epaimahaiak elkarrizketa pertsonala eginen du izangai bakoitzarekin. Elkarrizketa lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruzkoa izanen da, edo izangaiaren profila mugatzen nahiz lanpostuan aritzeko egokia den zehazten lagun dezakeen beste edozein gairi buruzkoa.

Elkarrizketari, gehienez ere, 10 puntu emanen zaizkio.

8.4. Azkeneko puntuazioa, oposizioko ariketa guztietan erdietsitako puntuazioen eta lehiaketa fasean zein elkarrizketa pertsonalean erdietsitakoen batuketa eginda aterako da.

8.5. Ariketak bukatu ondoren, epaimahaiak lortutako kalifikazioak eta elkarrizketa pertsonala egiteko eguna jendaurrera azalduko ditu Miranda-Argako udal bulegoetan.

8.6. Probetarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute saioetara, eta bertaratzen ez direnak baztertu eginen dira.

9.-Gainditutakoen zerrenda eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatu ondoren epaimahaiak puntuazio altuena eskuratu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio alkate jaunari, oposizio-lehiaketa gainditutakoen zerrenda eginen du, lehiaketa eta oposizio faseetan guztira lortuak dituzten puntuazioen araberako hurrenkeran, jendaurrera azalduko du Miranda-Argako udal bulegoetan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du, izendapen proposamenarekin batera.

9.2. Proposatutako izangaiak, bera izendatzeko proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondorengo hogeita hamar egunetan, agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Medikuaren ziurtagiri ofiziala, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko. Aipatu txostena Udalak zehaztuko duen osasun zentroak eman beharko du.

b) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela bereizia izan dioena.

Nafarroako Foru Araubidea begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela zin egin edo hitz eman beharko du izangaiak.

9.3. Proposaturiko izangaiak agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezingo da lan-kontratua formalizatu eta jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira, izangaiak hasierako eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizunaren kalterik gabe.

9.4. Aurreko idatz-zatian azaldutako kasuetan Udalak 9.1 idatz-zatian aipaturiko zerrendara joko du eta puntuazioaren arabera hurrena dagoen izangaia jarriko du baztertutakoaren lekuan.

10.-Izendapena eta karguaz jabetzea.

10.1. Aukeraketa prozesua bukatu ondoren, Miranda-Argako Udalak Miranda-Argako Udaleko lan-kontratudun finko izendatuko du proposaturiko izangaia.

10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du karguaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan karguaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Miranda-Argako Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide oro galduko du, eta Udalak aurreko arauan azaldu bezala jokatuko du.

11.-Errekurtsoak.

Deialdiaren, haren oinarrien eta hauetatik etor litezkeen administrazio-egintza irmoen kontra errekurtso hauetako bat jarri ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik (azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeko 116 eta 117. artikuluak).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik (Nafarroako Toki Administrazioari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 337. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzenduta, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 7, 8 eta 10. artikuluak).

I. ERANSKINA

Eskabidearen eredua

....................... jauna/andrea, adin nagusikoa; N.A.N.: ........; jaiotze eguna: ................ jaiotze herria: ..............; probintzia: ...........; naziotasuna: ........; helbidea (jakinarazpenetarako): .... (herria), ....... (kalea), ... (zk.), ... (solairua),..... (posta kodea); telefonoa: ........; (e)ko .....aren..(e)an emandako B.1 motako gida-baimenaren jabea, hona azaldu naiz eta bidezko eran ondoko hau adierazi dut:

1.-Miranda-Argako Udaleko gidari-zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu finko bat, lan-araubidean, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko probetara onar nazatela eskatu nahi dudala. Deialdia ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu zen, .......(e)an .

2.-Ez dudala karguan aritzea galarazten didan gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

3.-Ez dudala indarrean dauden xedapenetan jasotako ezgaitasunik batere.

4.-Ez naizela inongo administrazio publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan, eta ez nautela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.

5.-Deialdian eskatutako ikasketa-titulazioa dudala.

6.-Eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunean deialdiko baldintza guztiak betetzen ditudala.

7.-Nortasun Agiri Nazionalaren, B-1 motako gida- baimenaren eta ikasketa tituluen fotokopia konpultsatuak ekarri ditudala.

Horiek horrela,

Eskatzen duteskabide hau jaso eta eskatzailea Miranda- Argako Udaleko gidari-zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu finko bat, lan-araubidean, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko izangaitzat har nazatela, horretarako argitaratu den deialdiaren arabera, zeinaren oinarriei berariaz men egiten baitiet.

(Lekua, eguna eta eskatzailearen sinadura)

MIRANDA-ARGAKO (NAFARROA) UDALEKO ALKATE UDALBURU ANDREA.

Iragarkiaren kodea: a0108378